datuak

‘Zientziaren alfabetoa’, san francisco ikastetxean

Zientziaren garrantzia Irakasleen alfabetatze zientifikoan oinarritutako proiektua da, gaur egungo gizartearen testuinguru berriari erantzun ahal izateko.

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

San Francisco Ikastetxeko ikasle taldea, zientzia ikasgaian murgiltzen. utzitakoa

San Francisco Ikastetxeko ikasle taldea, zientzia ikasgaian murgiltzen. utzitakoa

Galería Noticia

San Francisco Ikastetxeko ikasle taldea, zientzia ikasgaian murgiltzen. utzitakoa

Diario de Noticias

Zientziaren alfabetoa” proiektua Iruñeko San Francisco ikastetxeak aurrera eramaten duen proiektuetako bat da. Irakasleen alfabetatze zientifikoan oinarritutako proiektua da, gaur egungo gizartearen testuinguru berriari erantzun ahal izateko. CSICen (Consejo Superior de Investigación Científica edo Ikerketa Zientifikoko Batzorde Nagusia) aholkularitza eta formakuntza jasotzen dute irakasleek.

Oso garbi dute irakasten den horretan ilusioa eta konfiantza transmititzeko, aurretik ikasi egin behar dela. Hau dela eta, zientziaren inguruko irakaskuntza hobetzeko, formakuntzaren alde egin dute.

Duela urte batzuk hasi ziren Iruñeko San Frantzisko ikastetxe publikoko zenbait irakasle zientziaren inguruan aholkularitza eta formazioa jasotzen “El CSIC en la escuela” (Consejo Superior de Investigación Científica) taldearen eskutik. Helburua, zientzian janztea da gizartearen testuinguru berriari erantzun ahal izateko, oso garbi baitute erakusten den horretan, ilusioa eta konfidan-tza igortzeko, aurretik ikasi egin behar dela.

Honen harira, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, eskolako irakasle talde honek Nafarroako Hezkuntza Departamentuak deituriko bi berrikuntza proiektu garatu ditu konpetentzia zientifikoaren inguruan eta 2017-2019 biurtekoan ERASMUS KA201proiektuan ari da Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean, Estonia, Polonia, Lituania eta Italiarekin hain zuzen ere. Koordinazio lanak kasu honetan ere “EL CSIC en la escuela” delako taldeak egiten ditu.

Gai edo arlo desberdinetan jaso dute aholkularitza hori: arkeologia, eredu molekularra, magnetismoa... Proiektuaren sustatzaileek adierazten duten bezala, “gure eskolan, zientziaren ikas-irakaskunza prozesua adin txikietan hastea defendatzen dugu, honek aldaketa soziala bultza dezakeelako. Planeta zein gizakiarenganako planteamenduak eztabaidan jartzen dituenez behin eta berriz, gizartearekiko izaera kritikoa duten hiritarrak sortzen laguntzen du. Energia nuklearra? Zelula amak? Iritzia duten pertsonak lortzeko, eskolatik, pentsamendu kritikoa eta ikerketarako jarrera sustatu behar dira”.

Zenbait ikerketek aurreratzen dute gaur egungo ikaslegoaren %65ak gaur egun oraindik ezagutzen ez den lanbideren bat izanen due la baina seguruenik STEM ezagupenak beharko dituena %80an.

Kalitatea:McKinsey txostenak dio heziketa sistema baten kalitateak irakaslegoaren kalitatearekin erlazio zuzena duela. Frogatu du irakasleen kalitateak eragin metagarria duela ikasleen emai-tzetan.

STEM:LGEAk (Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Antolaketa) gogorarazten digu goi mailako ikasketak STEM delakoan (Science, Technology, Engineering and Mathematics) funtsezkoak direla herrialde bat garapen ekonomikorako.