Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Herri-galdeketarako sinadurak bilduko dituzte Malerrekan

Asteburuan hainbat ekitaldi iragarri dituzte Donamaria, Ituren eta Zubietan

Aitor Arotzena - Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Aunitz eskuetan taldeak Bertizera antolatutako ateraldia. Utzitako argazkia

Aunitz eskuetan taldeak Bertizera antolatutako ateraldia. Utzitako argazkia

Galería Noticia

  • Aunitz eskuetan taldeak Bertizera antolatutako ateraldia. Utzitako argazkia

malerreka- Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Donamaria eta Legasan erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa egin nahi dute maiatzaren 6an eta horretarako, herri bakoitzean guttieneko sinadura kopurua bildu beharko dute apirilaren 24a baino lehen. Asteburu honetan sinadurak bilduko ditu Aunitz Eskuetan taldeak Donamarian, Iturenen eta Zubietan eta horrekin lotuta ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte.

Herri-galdeketa egin ahal izateko guttieneko sinadura kopurua bildu behar dela dio legediak. Herrian erroldatuak dauden 16 urtetik goitikoen sinadurak behar dira, gerora horiek izanen direlako botoa ematen ahalko dutenak. Donezteben, guttienez, %10ak sinatu behar du, hau da, 144 sinadura behar dituzte galdeketa egiteko. Gainerako herrietan, guttienez %15ak sinatu beharko du herri-galdeketa egin ahal izateko: Elgorriagan 31 sinadura behar dituzte, Iturenen 65 sinadura, Zubietan 37, Donamarian 55 eta Legasan 31.

Herri batzuetan sinadurak biltzeko egunak ere zehaztu dituzte: Donezteben ortzegunero sinadurak biltzen dituzte, Azkarretan, 20.00etan.

Zubietan, igandean sinadurak biltzen ariko dira 11.00etatik 14.00etara plazan (euria eginen balu, estalpean). Labe ibiltarian prestaturiko mokadutxo bat eskainiko dute eta herriko trikitilari eta panderojoleek girotuko dute herria.

Donamarian, talo tailerra eginen dute plazan, ortziralean 19.00etan hasita eta, herriko trikitilariak ibiliko dira kalez kale. Iratxo ostatuan mus txapelketa jokatuko dute 22.00etan. Larunbatean 07.00etan abiatuta mendi itzulia eginen dute eta ondotik herri bazkaria. Arratsaldean poteoa eta haurrendako Gure Esku Dagoren jolasak izanen dituzte. Bi egunetan sinadurak biltzen ariko dira.

Iturenen ere igandean egin dute hitzordua: Eguerdian, sinadurak biltzeko mahaia irekitzearekin batera, pintxo-potea izanen da trikitilariekin. 17.00etarako, Herriko Ostatuan, mus txapelketa antolatu dute. Eguerditik aitzinera egun osoan sinatzeko aukera izanen da.

Herramientas de Contenido