Jon Abrilen ‘Neskatoak’ Mexikon ikusgai

? |

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

bera- Mexiko DFn eta herrialdeko bertze hainbat hiritan ikusten ari dira Jon Abril beratarraren Neskatoak dokumentala, atzo hasi eta apirilaren 21a bitarte, Voces contra el silencio Bideo eta Zinema dokumentaleko X. topaketa hispanoamerikarrean.

Lehiaketa zortzi sailetan banatua da (mugimendu sozialak eta herritarren antolaketa;giza eskubideak;indigenak;emakumeak;muga, migrazioak eta erbestea;ingurumena eta jasangarritasuna;egunerokotasuna eta eraldaketa soziala;artea eta gizartea), eta denetara, 170 lan ikusi ahal izanen dira. Neskatoak dokumentala emakumeen sailean lehiatuko da, bertze 19 lanekin batera.

Dokumentalak hau du hirugarren zinemaldia, Huescako Sobrarbe eskualdeko Espiello etnografia-dokumental sariketan eta Bilboko Ikusezinak zinema sozialekoan lehiatu ondotik. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia