Azpeitiak kultur sokuntza bultzatzeko beka atera du

Maiatzaren 3rako aurkeztuko dira lanak eta Udalak 12.000 euro banatuko ditu

2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 12:51etan eguneratua

Larrañaga eta Labaka zinegotziak eta Kultur Mahaiko Prat eta Gantzarain.

Larrañaga eta Labaka zinegotziak eta Kultur Mahaiko Prat eta Gantzarain.

Galería Noticia

Larrañaga eta Labaka zinegotziak eta Kultur Mahaiko Prat eta Gantzarain.

AZPEITIA – Sorkuntza Bekaren III. edizioa abian da dagoeneko Azpeitian. Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean antolatzen duten egitasmoak 12.000 euroko diru-poltsa izango du eta interesatuek maiatzaren 3ra arte aurkez ditzakete beren proposamenak udaletxean edo Kultur Mahaian.

Sortzaileek edozein kultur arlotako proiektuak aurkez ditzakete: musika, pintura, eskultura, literatura, antzerkia, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunekoa edota dantza, besteak beste, hori bai, 16 urtetik gorako pertsonek eska dezakete, azpeitiarra izan edo ez. Gainera, eskatzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkez teko aukera du beka deialdira, baina sortzaileko gehienez bi proiektu lagunduko dituzte diruz.

Behin proiektu denak aurkeztuta, laguntzak banatzerako orduan kontuan izango dituzte proiektuen interesa, kalitatea, originaltasuna, diziplina ezberdinak nahastea eta proiektuak Azpeitiko kulturari egin diezaioketen ekarpena.

Kultur Mahaiko Lehendakari berria den Olatz Pratek elkarlana azpimarratu nahi izan du gaur egungo kultur mugimenduaren gakoaz hitz egiterakoan: “Mugimendu guzti honen gakoa, elkarlanean dago. Hausnartu, pentsatu, proposatu eta adostu ditugu herriko kultur mugimenduaren pausoak, pauso garrantzitsuak, eta Udalak norabide horretan jartzen ditu baliabideak. Denok norabide berean egiten ditugu urratsak, eta beka honek ere Kultur Mahaiak lanketarako markatua duen ildo baten baitan doa”.

Era berean, Kultur Mahaiko kide Xabier Gantzarainek sortzaileei dei egin die: “Aukera paregabea da bururatutako ideia bat gauzatu ahal izateko. Proiektu txikiak, handiagoak, disziplina batekoak zein bestekoak....”.

SORMENA LANDUZ Sorkuntza Bekak hiru urte betetzen ditu aurten eta Azpeitiko kultur arloa “oso bizirik” dagoen seinale dela sute du Josu Labaka zinegotziak;“Kultura bizia dugu, proiektu anbiziotsuak ditugu, hor dugu kultur arloan datorren hamarkada markatuko duen Soreasuko sormen gunea, baina azpiegiturez gain, kultur mugimendua eta sortzaileak behar ditugu etorkizun oparoa izateko”. – Eregi