Easo abesbatzak kontzertu solidarioa eskainiko du

Emanaldia bihar 12.30ean Madalena ermitan izango da eta entzuleek diruz lagundu ahal izango dute Etiopia Utopia

2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Niessen elkarteak antolatuta, bihar 12.30ean Madalena basilikan Easo abesbatzak emanaldia eskainiko du. Kontzertu solidarioa izango da Etiopia Utopia fundazioaren alde. Aurkezlea Andoni Agirregomezkorta izango da. Errezitaldirako sarrera doakoa da, baina irteeran bi kutxatxo jarriko dira nahi duenak ekarpen bat egiteko.

Irabazi asmorik gabeko erakundeak Etiopiaren iparraldean, Tigray eskualdean, lan egiten du. Bertan uraren eskasia pairatzen dute eta putzuak eta ureztapen sistemak eraikitzen ditu fundazioak, besteak beste, urtean uzta bakarra izan beharrean, bizpahiru izan ditzaten.

Osasunean eta hezkuntzan ere laguntzen du. - A.M.

Últimas Noticias Multimedia