Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Jose Luis Lasa | Eskultore zarauztarra

“Nire lana Zarauzko malekoian ikustea opari handi bat izango da niretzat”

Jose Luis Lasa (Zarautz, 1943) eskultoreak ‘Surflariaren omenez’ obra egin du, eta pieza handiko eskultura Zarauzko malekoian izango da laster

Ane Roteta - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Jose Luis Lasa, eskultore zarauztarra.

Jose Luis Lasa, eskultore zarauztarra.

Galería Noticia

  • Jose Luis Lasa, eskultore zarauztarra.

Zarautz- Nola bururatu zitzaizun ‘Surflariaren omenez’ obra egitea?

-Nire azken urteetako lanak Henry Moorek sortutako el vacio del huevo kontzeptuan du sustraia. Erretiroa hartu nuenean hasi nintzen lan hauekin bete-betean, eskultura nire-tzako betiko egarria izan baita. Olatuaren mugimenduak arrautzaren forma horrekin bat egiten zuenez, hortik izan nuen ideia. Bestalde, Zarautzen surfaren grina eta afizio handia dagoenez, bi ideia horiek ezkontzea posible litzatekeela pentsatu nuen. Hala, informatzen hasi nin-tzen eta surflari batzuekin kontsultatu nuen mundu hau nola bizitzen zuten jakiteko, eta horrela joan nin-tzen honi forma ematen. Duela bi urte hasi nintzen serio gai honekin eta egurrean egin dut lana, baina Pukaseko familiari omenaldia egin zitzaion eta opari bezala eman genion brontzera pasata, horrela indar eta presentzia gehiago hartzen du eta.

Zer errepresentatzen du obrak?

-Pieza honetan olatuaren dinamika ikus daiteke eta olatuaren amaieran mehetu egiten da egurra. Surf taula ere dinamika horretan errepresentatuta dago, eta gainean jartzen dudan makilak surfista anonimoa irudika-tzen du. Izan ere, surflariari ez diot garrantzia eman nahi izan, surfak duelako garrantzia. Beraz, surflariaren munduko nolabaiteko sinboloa dela esango nuke, horixe da errepresentatu nahi izan dudana.

Eta ba al duzu loturarik surfarekin?

-Ez, ez. Asko gustatu izan zait kirol eta ikuskizun bezala, indar handia dauka. Asko inpresionatzen dit eta atentzioa deitu izan dit beti. Ondorioz, Zarautz mailan eskultura honekin kirol horren nolabaiteko sinboloa sortzea bururatu zitzaidan. Zarautzi izen handia ematen dio surfak eta herriaren irudia garatzeko horrelako zerbait behar zela pentsatu nuen.

Dirudienez, pieza hori formatu handian ikustea posible izango da, ezta?

-Alkate jaunarekin hitz egin nuenean, brontzezko pieza handi bat egiteak pena merezi izango zuela proposatu nion eta interesgarritzat hartu zuen ideia. Hala, Zarauzko malekoian, Borghettoren parean jartzea izango litzatekeela egokiena pentsatu genuen, surfaren mundua hor koka-tzen baita. Alkateak agindu didanez, errealitate bihurtuko da proiektua eta urte beteren barruan, gutxi gorabehera, posible izango da pieza hau neurri handian malekoian kokatzea. Niretzako hori opari handi bat da, beti lanpetuta egon naizelako eta orain arte ez dudalako eskultura egiteko aukera izan. Orain da nire momentua eta ez dut nahi aukera hau galdu.

Artearen munduan duela hamar bar urte jubilatu zinenean hasi zinen, baina egurrarekin esperien-tzia handia duzu.

-Bai, umea nintzenetik egiten dut lana egurrarekin. Familiako negozioa genuen, altzariak egiten genituen eta oso gazte hasi nintzen aitarekin lanean. Gainera, beti izan dut eskua marrazkigintzarako, eta inork erakutsi gabe diseinua, marrazkigintza eta abar ikasi izan ditut. Hortaz, eskola handi bat izan dut beti. Nik beti esaten dut nire Arte Ederretako ikasketa hura izan zela. Eta egurra prozesu guztietan landu izan dudanez, nire-tzako egurrak ez du sekula sekreturik izan, hor dago nire bizitza guztiko esperientzia.

Eta erretiroa hartu zenuenetik, zer lan egin izan dituzu?

-Profesionalki figuratiboarekin hasi nintzen, aurpegi, eskuak eta gorpu-tzeko zatiak eginez, eta horren ondoren, abstraktua lantzen hasi nintzen. Lehen aipatutako el vacio del huevokontzeptu horretan lan asko egin ditut eta orain kubismoaren mugimenduan nagoela esango nuke, baina arrautzaren forma horrekin jarraituz, nire nortasuna galdu gabe.

Zure obra, gainera, zenbait tokitan erakusgarri ere izan da.

-Bai, Bartzelonan, Tarragonan, Madrilen, Hendaian, Donostiako Kursaalen eta Tabakaleran izan naiz, besteak beste. Baina niretzako garrantzitsuena Donostiako Vetusart galeria da, oso gustura nago bertan nire lana dagoelako. Izan ere, Gabonetan monografiko bat egin zidaten, baina une hauetan ere nire eskultura batzuk han daude. Horretaz gain, Ameztoi txakolindegiari pieza handi bat egin nion, eta niretzat ere hori oso garrantzitsua izan da, hark eman zidalako hasiera pieza handiak egiteko.

Erretiroa hartu zenuen, baina artista bezala ez zarela geratuko dirudi.

-Ezta pentsatu ere! Osasunak lagun-tzen dit eta buru aldetik ere ez daukat arazorik, beraz, lanean jarraituko dut, nire gustuko lana da eta. Ziur nago oraindik pieza berriak aterako direla, konfidantza handia dut nirekin zen-tzu horretan.

Gipuzkoatzen

Gipuzkako txokoa. Zarautzez gain, Arantzazu asko gustatzen zait. Joaten naizenean toki zoragarri batean nagoela iruditzen zait.

Paisaia bat. Iaz Urbia ezagutu nuen eta txundituta gelditu nintzen.

Mendi bat. Txindoki.

Hondartza bat. Zarauzkoa, ezin dut besterik esan.

Festa bat. Garai bateko Zarauzko Euskal Jaiak, oso partizipatiboak ziren eta festa zoragarria zen.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia