Errenterian Dantzarte zikloa ospatuko da

Gaur ‘El amor no dura para siempre’ aurkeztuko da eta ondoren solasaldi bat izango da artistekin ardo kopa batekin

Domingo, 15 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Errenteria- Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, bigarren aldiz, apirilaren 13tik apirilaren 29ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, zikloaren ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu dute herritarrei zuzenduta.

Honela, gaur, Fritsch Companyren El amor no dura para siempreikuskizuna izango da Niessenen. Proyecto Larruaren Baserri lana, berriz, hilaren 22an iritsiko da kulturguneko oholtza gainera. Publikoak, artistekin solasaldi bat izateko aukera izango du bi ikuskizunetan, kopa bat ardorekin lagunduta. - A.M.

Últimas Noticias Multimedia