Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Uholdea

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 15 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Ibaiei begira eman dugu astea alde guztietan, baita hiriburuan ere, noski. Argaz gain, bularturik eta gainezka etorri dira Iruñeko dermioa hegoaldetik zeharkatzen duten bertze bi errekak, Elortz eta Sadar, lehenbizikoa bezain aipatuak ez izanagatik ere. Toki guztietan egin baitu gogotik, baita Erriberan ere. Magdalenako zubitik hurbil dagoen etxe batean ura noraino iristen den markatu ohi dute halakoetan. Eta aste honetakoa handia izanagatik ere, uholde handiagoak izan dira, duela zenbait urtetako marka puskaz gorago baitago. Hala ere, ikustekoak izan dira erreka bazter guztiak urak eta jendeak hartuta, zeren, ohi denez, sekulako jende emaria ibili baita ur handi eta uherrei begira, noiz eta San Migel bisitari izan dugun aste berean. Euri ekarlea izatea egotzi zaio beti Aralarkoari, eta garai batean ere, nekazariak euri eskean aritzen zitzaiz-kion: “Aralarko Jondone Mikel aingeruari arreuka-eta egonak ziren iragan astean arakildarrak: Iruñeriko laborariek ere egin zuten otoi aldia euria galdetuz”, idatzi zuen Larrekok duela 85 urte, Errepublika garaian, eta “Jainkoari esker, euria asi zauku, ongi etorria da, Iruñean bederen”. Bitartean, bertze uholde izugarri bat izan genuen bart arratsaldez hiriburuko karriketan, Errepublika aldarrikatu zen egunaren urtemugan;alimaleko jende emaria eskean, hiru gazte altsasuarrentzat epaiketa zuzena eta haien askatasuna aldarrikatzeko, hura terrorismorik batere izan ez zela oihukatzeko, sekulako bidegabekeria pairatzen ari baitira bai hiruak, bai haien senitartekoak, eta jende guztia dago erabat sinetsita gau hartako istilua Ebroz hegoaldera gertatu izatera, ez zela deus pasatu izanen. Bart, gutxienez, ziega zuloan giltzapeturik dauden hiruek eta senideek jendetza gaitzaren elkartasun mezua jaso zuten, hots, elkartasuna uholdeka, ibaika, hebroka…

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia