Lazkao Txiki gogoan bere herrian

Lunes, 16 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Homenaje a Lazkao txiki

Homenaje a Lazkao txiki

Galería Noticia

Homenaje a Lazkao txiki

lazkao- Urtero bezala, Lazkaoko kultur eragileek Lazkao Txiki bertsolaria omendu zuten atzo bere heriotzaren egunean. Aurtengo saioa berezia izan zen, haren agurraren 25 urte betetzen bait ziren. Bertsoak, musika eta dantza ikusi eta entzun al izan ziren bertsolaria gogoratzeko dagoen eskulturaren plazan eta bertan jende pila bildu zen eguraldia lagunduta. Helduen saioan, Iñaki Murua, Iker Zubeldia, Mikel Mendizabal, Jexux Mari Jauregi, Millan Telleria eta Iban Urdangarin aritu ziren bertsotan. Ondoren, gazteeen txanda iritsi zen, Mikel Tapia, Eneko Araiztegi, Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabalekin. Lazkao Txiki Musika Eskolaren haurren abesbatzak bertsolariaren bertso batzuk abestu zituen eta erromeri giroan egunari agur esan zitzaion Oin Arin dantza taldearekin. - Argazkia: I.A.

etiquetas: txiki, lazkao, herria, gogoan