‘Mendi-joen balada’, bihar Zaldikon Maldiko Elkartean

Martes, 17 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

iruña- Mendi-joen balada du izena Aingeru Epaltzak bihar asteazkenean aurkeztuko duen literatur muntaketak. Ekitaldia Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean eginen da (Ansoleaga k., 9-11), arratsaldeko 8etan, eta Mendi-joak idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua.

Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta herio tzaz. Ondoan Elena Ronkal izanen du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen. Muntaketaren hirugarren ardatza musika izanen da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emanen dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta. - D.N.