Usurbilek iaz gastuen %93 exekutatu zuen

Udalak 940.000 euroko gerakina lortu du ezustekoei aurre egiteko

Aitziber Muga - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Etxebeste eta Hirutasuna kaleen arteko urbanizazioa iazko inbertsio bat izan zen.

Etxebeste eta Hirutasuna kaleen arteko urbanizazioa iazko inbertsio bat izan zen.

Galería Noticia

Etxebeste eta Hirutasuna kaleen arteko urbanizazioa iazko inbertsio bat izan zen.

Usurbil- Alkatearen dekretuz onartu berri du Usurbilgo Udalak 2017ko aurrekontuen likidazioa. Zenbakiak esku artean, Alaitz Aizpurua Ogasun zinegotzia pozik dago emaitzarekin: “Aurrekontuak modu eraginkorrean kudeatu ditugu, eta horren lekuko da emaitza”.

Izan ere, 665.500 euroko superabita izan da eta aurrekontua ia osorik bete da;aurreikusitakoaren %96 exekutatu da sarreren atalean eta %93 gastuei dagokienez. “Edonola ere, exekuzio honetan Udalak 2017an dagoeneko hartuta dituen konpromisoak falta dira, hau da, 274.000 euro. Horrek ekarriko du exekuzio maila are handiagoa izatea”, gogorazi du Aizpuruak. Azkenik, azpimarratu du aurrekontuetan egonkortasuna bermatzeko helburua ere lortu dela;hau da, defizita zero izatea.

“Zuhurtziaz kudeatu dugu dirua, eta aurreikusitakoa ondo exekutatu da, bai gastuetan bai sarreretan. Bien arteko oreka mantentzea oso garrantzitsua da, dirua gastatzea edo inbertitzea bezain garrantzi-tsua baita sarrerak neurri berean izatea”, nabarmendu du zinego-tziak.

2017ko kontuetan izan den emai-tza kontuan hartuta, eta abian dauzkan konpromisoak (274.000 euro) txertatuta, Udalak 940.000 euro pasatxoko remanentea edo gerakina dauka. Gerakina Udalek erreserban edota gordeta izan ohi duten dirua da. Diru hori sor daitezkeen ezustekoei aurre egiteko edota urtean zehar egiten diren kreditu aldaketak finantzatzeko balia-tzen da. Halaber, likidezia arazoak ez izateko ere, poltsa orokorrean dirua izatea oso garrantzitsua eta beharrezkoa da. “Poltsa ona du Udalak”, Aizpuruaren esanetan.

Bestalde, gaur egun, Udalaren zor bizia %7,76koa da. Oso datu ona da hori zinegotziaren aburuz, legeak ezartzen duen mugatik oso azpitik. Legeak dio zorra ezin duela izan 2016an onartutako ohiko eskubideen %77 baino handiagoa.