Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Desgaitasunaren Eguna Labiaga Ikastolan

Labiagako ikasleek desgaitasuna zer den gertutik ulertzeko ospatzen du Ikastolak egun berezi hau

Testua eta argazkia Labiaga Ikastola - Jueves, 26 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Desgaitasun Egunean egindako aktibitateetako bat.

Desgaitasun Egunean egindako aktibitateetako bat. (LABIAGA IKASTOLA)

Galería Noticia

Desgaitasun Egunean egindako aktibitateetako bat.

Orain dela 6 urte, garun paralisia duen ikasle bat Labiaga ikastolan hasi zen. Dakigun moduan, garun paralisia, garuneko lesio batek eragindako anomalia neuromotore bat da. Lesio hau, haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren gerta daiteke. Egoera berri honen aitzinean, Ikastolak ikasle horren bizimodua ezagutzera emateko xedea izan zuen eta geroztik, urtero, “desgaitasunaren eguna” ospatzeko konpromezua hartu du, gaia sakonki landu eta ikasleak aniztasuna normaltasunez ikusi ahal izateko.

Garai hartan garun paralisia duen ikaslearen tutorea zen Amaia, eta bere zaintzailea zen Sophie, izan ziren ekimen honen bultzatzaile nagusiak, noski, ikastolako bertze langile guzien babesa eta laguntza izanik. “Garun paralisia duen ikaslea ikastolan hasi zenetik. Orain dela 6 urte, beraz. Irailean hasi zen eta ikasturte horren bukaeran, ekainean, “Desgaitasunaren eguna” antolatu genuen”, gogora-tzen du.

“Ikasle horren egoera ezagutzera emateko egin genuen lehenengo urte hartan. Bertze ikasleen artean aditzen genituen esamesak eta zalantzak argitzeko egin genuen gehienbat. Konturatu ginen, beraien hitzetan ez zela errealitatea islatzen. Txikia zela erraten zuten, gurpil- aulkian baitzegoen, adibidez”. Zergatia argi zuten hasieratik: “Garun paralisia zer zen jakitea nahi genuen: zer edo nola sortzen den edota ze ondorioak dituen ezagutzea, eta bide batez, edozeini gerta dakigula ere adieraztea”.

“Ikasleei solasaldi bat eman genien, hori dena azalduz, eta bideo pare bat jarri genizkien: “Cuerdas” izeneko laburmetraia, batetik, eta guk geonek egindako bideo bat bertzetik, non ikasle horren egunerokotasuna erakusten genuen”. Ekimenaren ardatza, izan ere, inklusibitatea lantzea izan dela beti adierazten du.

Gainera, maiz beste elkarte ba-tzuekin elkarlanean aritzen dira proiektu desberdinetan, Amaiak gogoratzen duenez: “2 urtez bakarrik egin dugu lan elkarteekin: orain dela 3 urte laguntza zakurrak ekarri genituen, “Bokalan biak bat” izeneko elkartearen bitartez, eta iaz Berako Uxane Lan Zentruko (ASPACE) lagunekin. Urtero guk sortu ditugu tailerrak, hitzaldiak eta bideoak”.

Horretarako, ekintza desberdinak garatu izan dituzte: “Batetik, hitzaldiak, gaia ezberdinak jorratuz, hala nola, garun paralisia, kirol egokitua, Down sindromea, itsutasuna, lagun-tza zakurrak, etab. Bigarrenik, tailer ezberdinak ere erabili ditugu, non zentzumenak eta mugimendua murriztu diren, honela, ikaslea, desgaitasuna duten pertsonen azalean paratu ahal izateko. Eta azkenik, bideoak, egoera desberdinak eta desgaitasun mota anitzak islatuz”.

Prozesu guztiaz egin duten balorazioa “oso positiboa” izan dela azpimarratzen dute: “Labiaga ikastolako ikasleek desgaitasuna duten pertsonen aitzinean jarrera baikorra agertzen dute. Zeharo barneratua dute bertzelako egoerak bizitzen ahal direla, gertutasuna erakusten dute, baita inklusibitatea eta enpatia ere. Iaz Berako Uxane Lan Zentruko lagunak etorri zirenean, adibidez, hagitz hunkigarria izan zen, nolako harrera egin zieten gure ikasleek, nola lagundu zituzten, txikietatik hasita DBHko ikasleak barne. Ikasleek beraiek eskatzen digute “Desgaitasunaren eguna” antola-tzea. Hagitz gustukoa dute. Gure aldetik jarraitzeko asmoa dugu. Zalantzarik gabe!”

Berako Uxane Lan Zentrukoekin bertze ekintzak Egun batetik harago, Labiaga ikastolakook inklusibitatea egunerokoan jorratzen dugu, argi dugulako errealitate anitzak daudela eta denok, eskubide berak ditugula.

Iazko ekainan, Uxaneko lagunek Labiagako DBH ko ikaslei urte guztian zehar burutzen dituzten tailerra desberdinetan parte hartzeko aukera eman zieten euren Lan Zentruan;hala nola, apaingarriak edo bitxiak, baratza, informatika, enkuadernaketa. Hagitz aberasgarria izateaz gain, enpatia nabarmena agertu zen saio guztietan.

Apirileko azken egunetan Liburuaren eguna eta JUUL inguruan, Uxanekoen eskutik, Labiagako gazteenek, HH eta LH 1. 2.koek “Ilargia nola dastatu” ipuina ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen ikastolan bertan. Gero denok elkarrekin, musika irakaslearekin, abesti eta erritmo desberdinak landu genituen. Ekintza honekin ezberdintasuna, laguntasuna, errespetoa, enpatia, alaitasuna, irria nabarmen geratu zen.

Bertze aldetik, Labiagako LH eta DBH ko zenbait ikasle Berako Uxane Lan Zentrura ipuiak kontatzera joan ziren apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, hain zuzen ere.