Ezkiori buruzko liburua aurkeztuko dute bihar

'Eusko folklorearen urtekaria'aldizkarian herriari buruzko hiru lan argitaratu zituzten eta liburuan hirurak bildu dituzte

Jueves, 26 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

José Miguel de Barandiaran escribió un diario durante toda su vida.

Joxe Migel Barandiaran. (Ruiz de Azua)

Galería Noticia

José Miguel de Barandiaran escribió un diario durante toda su vida.

ezkio- Bihar, 18.00etan, Ezkio Euskal Fokloren liburua aurkeztuko dute udaletxean. Euskal Folklorearen Urtekaria aldizkarian Ezkiori buruzko hiru lan argitaratu zituzten bere garaian eta liburu honetan hiru lan horiek bildu dituzte.

Euskal Folklorearen Urtekaria Joxe Migel Barandiaranek sortu zuen 1921ean eta Euskal Herrian argitaratzen diren zientzia aldizkarien artean zaharrena da. Bertan argitaratu ziren Ezkioko hiru lanak bihar aurkeztuko duten liburuan berrargitaratu dituzte: 147 orrialde, 30 argazki, mapak, planoak, marrazkiak...

Hiru lan horietatik bi Sinforoso de Ibargurenek idatzi zituen: Pueblo de Ezquioga(1927) eta La cocina rural de Ezquioga (1963-64). Hirugarrena Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran izenburua duen lana da. Joseba Zendoia Aranzadik egin zuen, 1984an.

Sinforoso de Ibarguren Zumarragako Ibarguren baserrian jaio zen eta apaiztegian Barandiaran eta Manuel Lekuona ezagutu zituen. Ezkioko parrokoa izan zen. Bera zen herriko apaiza Ezkioko bi haurrek amabirjiña azaldu zitzaiela esan eta Ezkio mundu guztiaren ahotan egon zen garaian. Zendoia ere zumarragarra da. Euskal Folklorearen Urtekariaaldizkarian argitaratu zuen lanean Ezkioko abeltzaintzari buruzko lan etnografiko luzea egin zuen.

Biharko ekitaldia Iñaki Mendigurenek aurkeztuko du. Lau lagun eseriko dira berarekin mahaian: Abel Ariznabarreta Euskal Folklorearen Urtekariaren zuzendaria, Zendoia, Jose Ignazio Etxezarreta Ezkioko alkatea eta Marilu Pildain, Ezkioko zinegotzia eta Yartu kultur elkartetko lehendakaria. Aurkezpenera joaten denari, liburua emango zaio doan. Ekitaldiak ordubeteko iraupena izango du eta ondoren mokadutxoa egingo dute. - A.Z.