“Ordiziak nortasuna gordetzeko eginbeharra du”

Hiri Hezitzailea egitasmoaren barnean atzo herritarrentzat hitzaldiak izan ziren eta gaur udal politiko eta teknikoekin dira

Jueves, 26 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Perlines eta Santamaria. N.G.

Perlines eta Santamaria. N.G.

Galería Noticia

Perlines eta Santamaria. N.G.

ordizia- Dagoeneko bost urte pasa dira Ordizia Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko kide egin zenetik. Erabaki horrek Hiri Hezi-tzaileen Gutunaren bide-orrian ezartzen diren oinarriak susta-tzeko eta betetzeko Tokiko Gobernuaren eta Ordiziako jendartearen konpromisoaren hasiera ekarri zuen eta orain, “Kultura eta historia ondarearen ezagutzak zabalduz, Ordiziak herri-nortasuna gordetzeko konpromisoa hartu behar” duela zehaztu du Jose Miguel Santamariak, Ordiziako alkateak.

Urtean zehar hamaika ekintza egiten badituzte ere, atzo eta gaur bitartean jardunaldi berezi batzuk egin dituzte herrian. Horrela, atzo arratsaldean Hiri Hezitzailearen eraikuntza: aukerak eta erronkak hitzaldia egin zen herritarrentzat eta bertan Jordi Collet hezkuntza sozialeko irakaslea eta Albert Soler pertsonen zerbitzurako nagusia izan ziren hizketan. Gaur, berriz, udal ordezkari eta teknikariek jasoko dute Hiri Hezitzailea: Gobernantza berri bat lemapean helaraziko dituzten ideiak. Goizean hasi eta eguerdira bitartean, atzo izan ziren bi adituak eskainitako hitzaldiak.

Ordizia Hiri Hezitzaileak belaunaldien arteko harremanak sustatzea duela helburu gogoratu dute udal ordezkariek eta “heziketak adinik ez daukala” gogoratu dute. Horregatik, bide berean lanean jarraituz, adin desberdinetako taldeekin jarduera hezitzaileak egin nahi dituela nabarmendu zuten. - M.A.