Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Talde lanean egunero aberasten dugu eskola

orrialde horiak, maleta ibiltaria, folio birakaria... ongi pasatzeko eta ikasteko parada ematen digute ekimen hauek.

Testua eta argazkia Alaitz I.P. - Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ikasleen artean talde lana sustatzeko ekimen eta dinamika desberdinak jarri ditugu martxan.

Ikasleen artean talde lana sustatzeko ekimen eta dinamika desberdinak jarri ditugu martxan.

Galería Noticia

Ikasleen artean talde lana sustatzeko ekimen eta dinamika desberdinak jarri ditugu martxan.

etxeko berriak

Oihan Izarorengana hurbildu da batuketa bat egiteko, orrialde horietan irakurri zuelako bere iragarkia: “Ni oso ona naiz matematiketan eta nahi baduzue lagundu dezaket”. Frontoiaren izkin batean masajeak ematen ari da Maitane eta Olaia xiba dantzatzen erakusten ari zaio Asierri. Lotsatiagoa da Markel, baina legoak eraikitzen trebea, eta horregatik Lego eskola jarri du gelako txoko batean, eta etxe-orratzak egiten dituzte lagunek bertan, bere gidari-tzapean. Astearte eta ostegunetan, patioko orduetan, Mikel aurkituko duzue futboleko pistan, partidurako estrategiak landu nahi badituzue.

Orrialde Horiak dinamika honetan ikasle bakoitzak bere dohai eta trebetasunen berri ematen die besteei laguntza eskaintzeko. Eta horrela, denek erakutsi dute zeren gai diren, eta guztiek jaso dute norbaiten laguntza. Askotan zaila delako gure ezaugarri onak identifikatzea eta besteen aurrean azaltzea. Joko honen bidez, isilagoak diren lagunek aukera izan dute beraien “gauza onak” besteen aurrean adierazteko eta, azkenean bai, protagonista izateko.

Maleta ibiltaria Ikasle eta irakasle guztien gauzarik kuttunenak sartzen dira maleta ibiltarian. Ikerren lotarako panpina, Malenen errugbiko pilota, Ibairen gomina (ilea orraztea asko gustatzen zaiolako), eta Naroaren fuet zatitxoak ere bai! Besteei banatzea baita gehien maite duena. Noski, Maletan ez dira falta izan klaseko kideen opari bereziak, Adeiren erraldoiak. Mariori amonak emandako pulseratxoa, baita Eiderren bibolinaren argizaria ere!

Maleta ibiltariak aukerarik onena eskaini baitigu geure-geureak diren gauza berezi eta maitagarri horiek besteei erakusteko eta partekatzeko. Biderik errezena, gure baitan dagoena azaleratzeko.

Folio birakaria, arkatzak erdira eta 1-2-4

Planeten berri izateko erabili dugu aste honetan folio birakaria. Aitorrek planeten izenak idatzi ditu paperean, denen aurrean. Junek eraztunak jarri dizkio Saturnori. Ilargia ez dela planeta bat gogoratu digu Anek eta guztiak biltzen dituen galaxia esne-bidea dela idatzi du Andonik. Akaso ez da gehiegi izanen baina planetei buruz denon artean dugun ezagutza osoa jaso du folio birakariak.

Arkatzak erdira bota ditugu matematikako klasean. Hain zaila zen buruketa hori ebazteko estrategia landu dugu launaka, eta ados jarritakoan hartu ditugu arkatzak, orain bai, banaka gure kuadernoan idazteko.

1-2-4 ez da futbol talde baten sistema, gurea baizik. Natur Zientziatan banaka sailkatu dugu animalien zerrenda. Binaka egiaztatu dugu bat ote gatozen eta zerrenda egokiena zein den. Azkenik launaka, eta ordura arte adostutakoa aintzat hartuta, erabat osatu dugu ariketa.

Gure egunerokoaren adibide soilak baino ez dira hauek guztiak. Elkarrekin eta taldean lan egiteak duen indarra erakusten digutenak. Herriko eskola txikia izanik, familian hobeto elkar ezagutzeko aitzakia ere badira esperientzia hauek guztiak. Afrikatik ekarritako esaera jakintsuak dioen bezala, “bakarrik lehenago ailegatuko baikara, baina elkarrekin urrutiago”. Eta Alaitzen infinitoan jarrita dugu helmuga.