azpimarratzeko

Artea oinez, maiatzaren 5a arte iruñean

Dora Salazar, omendua Leku berezia izan zuen Sakanako artistak, Altsasuko ikastolak antolatu duen Artea Oinez erakusketaren Iruñeko irekieran

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Erakusketak ikusi daitekeen obretako bat. iñaki porto

Erakusketak ikusi daitekeen obretako bat. iñaki porto

Galería Noticia

Erakusketak ikusi daitekeen obretako bat. iñaki porto

Diario de Noticias

Joan zen apirilaren 13an hasi eta hasi eta datorren maiatzaren 5 arte zabalik egongo da Artea Oinez erakusketa Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

Altsasuko ikastolaren eskutik izen handiko 74 artisten obrak biltzen ditu erakusketak. Artistek Nafarroa Oinez antolatzeko ardura duen Iñigo Aritza Ikastola lagundu nahian hainbat eskultura, argazki, margolan eta grabatu euren eskura jarri dituzte.

Erakusketaren xehetasunak irekiera egunean izandako pren-tsaurrekoan azaldu zituzten Maitena Muruzabal, Iruñeko Kultura eta Hezkuntza saileko zuzendariak, Josu Reparaz, NIEko zuzendariak eta, aldi berean, erakusketaren komisarioak, eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendariak.

Udal ordezkariaren hitzetan, Artea Oinez erakusketa arras garrantzitsua da hala hiriari nola hiritarrei begira. Halaber, Nafarroako Ikastolen Elkartea zoriondu zituen 90eko hamarkadan abian jarri eta egun indarrean dagoen arte erakusketarengatik. Ildo beretik bilduma osatzea ahalbidetzen duten artistei esker ona adierazi zien.

Arratsaldeko mustutze ekitaldian, Altsasuko momotxorroek lagundu zuten Dora Salazar aurtengo artista omendua. Irekiera egunean, halaber, Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta Caja Navarra Fundazioko hainbat kidek parte hartu zuten.

Dora Salazar, artista omendua

Leku berezia hartu du aurten Dora Salazar, Altsasuko artistak, bera izango baita aurten omenaldia jasoko duena. Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariaren hitzetan, “Artea Oinez 2018k Dora Salazar aukeratu du artista kuttun, bere lan artistikoaren kategoriak eta ikastolei, beti, eskainitako mugarik gabeko eskuzabaltasunagatik”.

Ildo beretik, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendariak azpimarratu nahi izan du bai hizkuntzak bai arteak duten garrantzia kulturaren transmisioan, eta BIZI, aurtengo leloa gogoratuz esan du “biak, hizkuntza eta kultura, bizi egin behar direla”.

Erakusketa 19 eskulturaz, 6 argazkiz, 27 pinturaz, marrazki 1ez, eta teknika ezberdinetako 14 grabatuz (inprimatze digitalak, serigrafiak, akuaforteak, eta abar) eta teknika mistoz eginiko 9 lanez osatuta dago. Lan bakoitzean artistak emozio bat transmititzen du, mezu bat, transzendentzia zein galdera.

Erakusketako artistetako 13, ARCO ferian egondakoak:Erakusketako 74 artistetatik 26 emakumeak dira. Artisten zerrendan Sakanako 16 ditugu eta horietatik 12 emakumeak dira. Nafarroako artistak 40 dira eta gainerako 34ak EAEkoak. Erakusketan aurtengo ARCO ferian 7 galeriatan arrakasta handia izan duten 13 artisten lanak aurki ditzakegu.

Maiatzaren 5a arte:Iruñeko erakusketa maiatzaren 5ean amaituko da eta ondoren Altsasura eramango da.