Berreskurapen eta berreraikitze lanak, 2006tik

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

XV. mende inguruan halakoxea litzateke gaztelua.

XV. mende inguruan halakoxea litzateke gaztelua.

Galería Noticia

XV. mende inguruan halakoxea litzateke gaztelua.

Irulegiko gazteluaren ikerketa eta berreskurapen lanak 2006an hasi ziren eta izugarrizko lana egin da ordutik hona.

Arangureneko Udaletxeak 500.000 euro eman ditu berreraikitze lanetarako. Emaitza, Erdi aroko gotorleku ikusgarri honen eta bertan aurkitutako arrastoen berreskurapena izan da, Manolo Romero Arangureneko alkateak azpimarratu bezala. “Bertako harresien eta dorreen mantenu onari esker, gaztelua berreraiki-tzea lortu dugu bertako arrastoak modu egokian gordez”, adierazi zuen.

Lan guztia inguruko herrietako hargin eta igeltseroei esker egin da, eta Aranzadi zientzia elkartearen laguntzaz arrasto arkeologikoei dagokienez.

Bestalde, boluntarioen lanak ere zerikusi handia izan du prozesu guztian. Vianako Printzea Kultura erakundeak lanak hurbiletik jarraitu ditu, bestalde. Indusketa arkeologiko desberdinetan zehar gaztelua berreskuratu eta bertan aurkitutakoa gordetzea ahalbidetu du. Etorkizunean, materiala museo batean agertzea aurreikusten da, eta lekua bisitatua izateko prestatuko da. Udaletik ere, herritarren parte-hartzea sustatu izan da proiektuaren garapenak iraun duen tarte guztian.

Hala, ibarreko herritar ugari izan dira harresien eta dorren inguruak garbitzen aritu direnak.

Bestalde, zortzi informazio taula ezarri dira, Enrike Lekuonak egindako aukarela ilustrazioekin. Hala, bisitariak gazteluaren, bere dorre eta kaperaren, inguruaren eta bertan aurkitutako objektuen historia ezagutu eta ulertzeko parada dauka.