Birziklatzea, eskolaren konpromisoa

Otsagabiako herri eskola Hamar urte dira herriko eskolako haurrek konposta egiteko lanari ekin ziotela. Orain, herri guztia inplikatu nahi dute ekimen berri baten eskutik

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Otsagabiako herri eskolako ikasleak. patxi cascante

Otsagabiako herri eskolako ikasleak. patxi cascante

Galería Noticia

Otsagabiako herri eskolako ikasleak. patxi cascanteZaborrak tratatzearen emaitza. p. cascanteDenek parte hartzen dute ekimenean. p. cascanteKonposta egiteko prozesua azaltzen. p. cascanteIkasleak, konposta egiteko materia organikoa eramaten. p. cascanteProzesu teknikoaren azalpenak eman zituzten berriki. p. c.Haurrak, proiektuaren inguruko iritziak partekatzen. p. Cascante
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente
“Ikastetxean zabor asko sortzen genuen, eta arazoa ikusita, lan egiten hasi ginen” Konpost ekoizle bakoitzak bere landa edo baratzerako erabiltzen du ekoiztutakoa

Laura Garde

Duela hamar urtetik hona, Otsagabiako herriko eskolako haurrek materia organikoa aprobetxatu ohi dute konposta egiteko. Orain, haur hauek herri guztiaren inplikazioa bilatu dute, Mankomunitatean martxan harri den EskaSalazar ekimenaren bitartez, Zaborren murrizketarekin eta ekonomia zirkularrarekin konprometitzen gara, konpostajearekin bat egiten dugu lemapean. “Orain arte, dena modu tradizionalean egiten genuen. Konpostagailua betetzen zela ikusten genuen, eta Mankomunitatearekin hitz egin genuen zer egin genezakeen ikusteko. Ikastetxean materia organiko asko sortzen genuen. Hala, lanean hasi ginen”, adierazi zuen Juan Manuel Toane ikastetxeko zuzendariak. Zaraitzu Ibarreko zaharren egoitzan, herriko ostatuetan eta, “gutxi gora-behera” hamalau familiren etxetan ekimenarekin bat egin dute dagoeneko. Helburua, zabor kantitatea murriztea da, tratamendu guneraino eramateko errazago suertatzeko eta bilketa gastuak murrizteko. Gainera, askoz ere gutxiago kontaminatzen da horrela, izan ere, zabor gutxiago garraiatu beharra dago urrutiko tratamendu guneetara. Konpostaren ekoizleak, bere kontsumo propiorako (landa eta baratzeetarako) erabili dezake gainera.

Proiektuaren dinamika oso erraza da: ikastetxean bertan egiten dira in situ uzten den materia organiko guztiaren pisutze eta hustuketa lanak. “Ontzi handi batzuk ditugu eta, bertan, nahi duen orok janari ondakinak eta sukaldatu gabeko elikagaiak utzi dezakete, arrautza, fruitu edo barazki azalak adibidez. Sarreran pisu bat daukagu, eta kantitateak neurtu ondoren konpostagailura eramaten ditugu”, argitu zuten ikasleek. Berek izaten dira lan guzti honetaz arduratzen direnak. “Makinak bi ate dauzka: bata pegata berde batekin, non materia organikoa sartzen dugun;eta bestea, pegata gorriarekin, konposta egiteko lekuarena”, gehitu zuten, prozesu guztia Isabel Elizalderi (Landa Garapen, Ingurugiro eta Lekuko Administrazio kontseilaria) eta Eva Garderi (Ingurugiroko zuzendari nagusia) azalduz. Materialak Caixak finantzatzen ditu. Toanerentzat, argi dauka sistemaren abantaila nagusia zein den: “Lehenago, konposta egiteko urtebete beharrezkoa zen, eta orain hilabete bakar batean ekoizten da. Txikientzat motibazio handi bat da”. Lortzen den azken produktua, parte hartu dutenen artean banatzen da.