eskolartekoa

Illarregi eta zapiain, eskolartekora!

Bertsolari gazten txapelketa Joan zen ostiralean jokatu zen, Iruñean, bertsolari gazteen 32. txapelketa, eta Xabat Illarregi nagusitu zen.

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Nafarroako bertsolari gazteen 32. edizioan parte hartu duen taldea. utzitakoa

Nafarroako bertsolari gazteen 32. edizioan parte hartu duen taldea. utzitakoa

Galería Noticia

Nafarroako bertsolari gazteen 32. edizioan parte hartu duen taldea. utzitakoa

Diario de Noticias

Ostiralean jokatu zen Iruñean Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioa. Hamaika ziren parte-hartzaileak eta Xabat Illarregi leitzarrak eraman zuen txapela. Bigarren postua Ekhiñe Zapiain beratarrak eskuratu zuen eta biak sailkatu dira ekainaren 9an Saran egingo den Euskal Herriko Eskolartekorako. Entzuleen saria, berriz, Ekain Alegre altsasuarrak eraman zuen.

Guztiz bete zen Iruñeko Maravillas gaztetxeko aretoa Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioa ikusteko. Hamaika izan ziren taulara igo ziren bertsolariak: Idurre Villanueva, Zuhara Zaratiegi, Amaia Lasheras, Enma Murillo, Beñat Astiz, Xabat Illarregi, Etxahun Azkarraga, Ekhiñe Zapiain, Iratxe Muxika, Uxue Mesa eta Ekain Alegre.

Horietatik lau lortu zuten bigarren fasera sailkatzea: Uxue Mesa, Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Xabat Illarregi.

Azken bi hauek jokatu zuten buruz burukoa eta azkenean Illarregirentzat izan zen lehenengo postua. Asier Garcia izan zen saioko aurkezlea eta Saioa Alkaizak, Mikel Beumontek eta Arkaitz Goikoetxeak egin zituzten epaile lanak.

Leitzarrak Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko presidentearen eskutik jaso zuen txapela.

Beste sari bat ere izan zen Nafarroako bertsolari gazteen txapelketan, entzuleen saria. Bertsolarien jarrera, ahalegina, umorea eta bestelako baloreak eskertu nahi zituen sari hau Ekain Alegre altsasuarrentzat izan zen.

Eskolartekoa, ekainaren 9an

Nafarroan lehenengo bi postuak eskuratuta, Xabat illarregi eta Ekhiñe Zapiain ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko eskolartekoaren finalean izango dira.

Euskal Herriko finalistek sari ederra edukiko dute: Ahots Baten Sormen Egonaldia. Azken urteotan gazte sortzaileen ezinbesteko hi-tzordu bilakatu da egonaldia eta aurtengo Gabonetan ere egingo da.

xehetasunak

Helburuak:Eskolarteko Txapelketaren helburuak, sorreratik, gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea izan zen ekimen honen sorrerako sena.

Oinarriak finko:2014an Euskal Herriko bertso-eskolekin Eskolartekoari buruzko gogoeta bideratu zuten Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak, eta elkarrekin egindako prozesu horretan finkatu ziren egun Eskolartekoak dituen oinarri nagusiak.