Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iruñea zaintzeko baluartea

XV. mendea Iruñetik 15 minututara, Iruñegiko gaztelua indartsu agertzen zaigu Lakidainen. Agramondar eta beaumondarren arteko gerran ezinbesteko gune izan zen.

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Gaur egungo egoera. d.n.

Gaur egungo egoera. d.n.

Galería Noticia

  • Gaur egungo egoera. d.n.
  • Gazteluaren ingurua horrela zegoen indusketa eta garbiketa lanei ekin aurretik. d.n.

Ana Ibarra

Irulegi mendian (893 metro) kokatzen den leku hau, “inguruko lurraldearen kontrol eta antolakuntza gune nagusia zen, gutxienez Brontze Aroaren amaieratik Nafarroako Erreinuaren azken urteetaraino”.

Agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibilean, gaztelua Leringo kondearen jabetza nagusietako bat zen. 1494 urtean berreskuratu zuten orduko Nafarroako errege-erreginek, Juan III eta Katalina Foixkoak. Gaztelua botatzea agindu zuten, Gaztelaren aldeko jendeak bereganatu ez zezaten.

Azken hamarkadan berreskura-tzen joan diren Erdi Aroko arrastoen artean, iltzeak, harlanduak, gazteluko ate nagusiaren zatiak eta teilatuko zati batzik aurkitu izan diran. Baita gerra arloko bestelako objektu batzuk ere, hala nola ballesta puntak, gezi zatiak, ezpata batzuk, katapulta balak, setio makinak edota armaduretako xaflak. Garai hartako egunerokoan ohikoak ziren tresna batzuk ere topatu dira indusketa lanetan: Dadoak, labanak, igitaiak, ferrak, josteko orratzak, giltzak, eta abar. Apaingarri batzuk ere aurkitu dira, eraztunak, xafla apaingarriak edo gerriko batzuk bezala. Ez hori bakarrik, etxabere batzuen hezurdurak ere aurkitu dira: ardiak, ahuntzak, behiak, txerriak edo zaldiak.

Bestalde, orduko lauzazko zoruak oso ongi mantendu dira urteetan zehar. Indusketa kanpainan, halaber, gazteluaren ate nagusia aurkitu da, baita zurezko ate handia kontzen zuen egurrezko ardatza ere. Berreskurapen lanetan, karezko motrailuak eta harrizko materiala erabili dira, eta gazteluaren jatorrizko harlangaitz eta harlanduak erabili dira.

Herramientas de Contenido