azpimarratzeko

Jendartea eraldatzen

Giza Eskubideen alde lanean Vicente Ferrer Fundazioak, Jaime Brunet Giza Eskubideen Sustapenerako saria irabazi zuen joan zen astean, Iruñean.

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Moncho Ferrer (Vicente Ferrerren semea) izan zen Brunet Saria jaso zuena. javier bergasa

Moncho Ferrer (Vicente Ferrerren semea) izan zen Brunet Saria jaso zuena. javier bergasa

Galería Noticia

Moncho Ferrer (Vicente Ferrerren semea) izan zen Brunet Saria jaso zuena. javier bergasa

Diario de Noticias

Vicente Ferrer Fundazioak mende erdi darama “muturreko pobreziaren aurka” borrokan Indian. Joan zen astean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) lotura zuzena duen Jaime Brunet Giza Eskubideen Sustapenerako nazioarteko saria jaso zuen Iruñean.

Gizadiaren aldeko erakunde hau, filosofia ekintzailean oinarritzen dena, jendarte osoaren sentsibilizazioan eta desberdintasunaren desagerpenarekiko konpromisoan lan egiten du. Duela 49 urte sortu zuen Vicente Ferrerrek, eta 2009an hil zenetik bere emazteak, Annak,, zuzentzen du. Erakundearen izpirituak bat egiten du Brunet sariaren filosofiarekin, izan ere, honek “mundu hobeago bat lortzeko” borroka-tzen duten pertsona eta erakundeak saritzea bilatzen du. Horregatik, NUPeko idazkari nagusi Inés Olaizolak adierazi zuen bezala, “edizio honetan sariarekin bete-betean asmatu dugula iruditzen zaigu”.

Olaizolak, Vicente Ferrer Fundazioak bi indiar estatutan, Andhra Pradeshen eta Telanganan, egiten duen lana goraipatu zuen. Bertan, bazterketa arriskuan dauden komunitate txiroenekin lan egiten dute, dalit komunitatearekin, talde tribalekin eta arraza baztertuenekin. Euren programak hezkuntzaren arlora bidera-tzen dira -pobreziatik ateratzeko bide nagusia dela ulertuz-, baita osasunaren eta berdintasunaren arlora ere.

Gaur egun, 2,5 milioi pertsona dira fundazio honek zuzentzen dituzten programa desberdinetan parte har-tzen dutenak. DEnetara, 125.473 haur babesten dituzte, 1.796 pertsona laguntzen dute egunero euren ospitaletan eta 96.324 pertsona osatu dituzte bertan ireki dituzten 16 osasun etxeetan. Hala, Fundazioak Indiako 3.235 herritan lan egiten du zuzenki.

Sariaren eskutik jaso duten irabazi ekonomikoak -bere dirua arlo honetan lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzeko eman zuen gizonaren izena daramana- unibertsitatean ikasten ari diren 45 emakumeren hizkuntza ikasketetarako erabiliko da, “%99an lana aurkitzea bermatzen duen” ikastaro baten bidez. Lana aurkitzeak, izan ere, pertsona hauen egunerokoa “dignifikatzea” ahalbidetuko die.

Ia 50 urte lanean

1952an, Vicente Ferrer Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten. 1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte. 1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetari ingelesarekin ezkontzeko eta Rural Development Trust (RDT, Landa-eremuen Garapenerako Funtsa) erakundea sortu zuen. Hiru seme-alaba zituen. Indira Gandhiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen. 1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen, batez ere Anantapurreko klase txiroei zuzendutakoak. Fundazioarekin, besteak beste, hiru ospitale, IHESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7 milioi zuhaitz landatu zituen, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz.

Fundazioaren sortzailea:Vicente Ferrer i Moncho edo Vicenç Ferrer (Bartzelona, Katalunia 1920ko apirilaren 9a - Anantapur, Andhra Pradesh, India, 2009ko ekainaren 19a) filantropo kataluniarra zen, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua. 2009ko martxoaren 20an ospitaleratu zuten Anantapurreko ospitalean (Andhra Pradesh estatuan) garun-istripu baskular baten ondorioz. Hiru hilabete geroago zendu zen arnas arazoen ondorioz.

Herritarren alde, agintariak aurka:Indiako nekazarien adeitasuna bereganatu zuen, baina ez buruzagi-klase, politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean, Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako.