III. Azienda Feria larunbatean eginen dute

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BERA- Larunbat honetan, azkeneko urtetako martxa segituz, kiroldegi antzineko zelaian, goiz osoan azienda erakusketa, bertako produktuen salmenta, nekazaritza tresneriaren erakusketa eta salmenta eta Nafarroako presa zakurren erakusketa ere izanen da. Honetaz gain idi pare eta traktorearen arteko apostua ere eginen da goizean. - A.A.A.