Sanferminetako kartela eta azalak hautatuak Lesakan

Garazi Conde eta Onintze Iparragirreren lanek beteko dituzte programaren portadak

Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘Plazan’, kartel irabazlea.

‘Plazan’, kartel irabazlea.

Galería Noticia

‘Plazan’, kartel irabazlea.‘Fandango II’, azalerako.‘Zezen artista’.

lesaka- Lesakako Sanferminak iragarriko dituen kartela eta besten programako azala eta kontrazalean joanen diren irudiak aukeratu dituzte. Karteletan, iaz bezala Garazi Conde Oruberen lan bat saritu dute, Plazan goiburua daramana. Lau lan aurkeztu dira lehiaketara.

Programaren azalerako lehiaketara ere lau lan aurkeztu dituzte eta hemen ere Garazi Conderen bertze lan bat aukeratu dute, Fandango II izenekoa.

Bakoitzarengatik, 250na euroko bonoa eskuratuko du saritzat, herriko komertzio, zerbitzu edo ostatuetan erabiltzeko.

Herrian Lehen Hezkuntza ikasten duten ikasleei zuzendutako programaren kontrazal lehiaketara 130 lan aurkeztu dituzte eta horien artean, Onintze Iparragirre Irigoienen Zezen artista aukeratu dute irabazle. Honek, 100 euroko bonoa izanen du saritzat, herriko dendetan eskolako materiala erosten erabiltzeko, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratua ikusteaz gain.

Aste Santu inguruan Turismo Bulegoan egindako erakusketan herritarrek emandako bozkekin aukeratu dira aurten ere Sanferminetako irudi irabazleak.

Erabaki honekin, eta bi hilabete pasatxo falta direla, besta usaina somatzen hasia da herrian. Besta Batzordeak ere lehen bilerak egin ditu eta hasia da uztailaren 6tik 10era egitarauaren xehetasunak lotzen. - A.A.A.