Toki Onaren 50 Urteen ospakizun instituzionala gaur eginen dute beran

Kiroldegian 12:00etan izanen dute hitzordua eta hainbat ekitaldi iragarri dituzte

Roberto Perez Elorza, Hezkuntzako Zuzendari Orokorra bertan izanen da

Aitor Arotzena - Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Toki Onako irakasle eta langileak, lehengoak eta oraingoak, azken hitzaldian.

Toki Onako irakasle eta langileak, lehengoak eta oraingoak, azken hitzaldian. (D.N.)

Galería Noticia

Toki Onako irakasle eta langileak, lehengoak eta oraingoak, azken hitzaldian.

bera- Berako Toki Ona Institutuaren 50. Urteurrena gogoratzeko ikasturte osoan egiten ari diren ekitaldien artean, gaur, ortzirale eguerdian ospakizun instituzionala eginen dute kiroldegian. Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udal ordezkariak espero dituzte, bertzeak bertze.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Leire Igoa eta Olaia Telletxea ikasleek, musika pieza bat joko dute. Ondotik, Nimbe, Aiala, Ane, Maiana, Aroa eta Eider ikasleek Aurreskua dantzatuko dute, Jon Leiza eta Oier Larretxea txistularien doinuekin. Segidan, Enkarni Peña zuzendariak hartuko du hitza. Gonbidatuak eta bertaratutako guziak agurtuko ditu irakasleen izenean. Oier Larretxea ikasleak bertsoa kantatuko du.

Toki Onara hurbildutako agintarien solasak izanen dira ondotik. Hasieran, Uxue Barkos presidentea eta Maria Solana kontseilaria etortzekoak ziren baina ezin izanen dute etorri. Hezkuntzako Zuzendari orokorra, Roberto Perez Elorza;Lanbide Heziketako arduraduna, Esther Monterrubio eta zonaldeko ikuskaria Tomás Sukunza izanen dira. Bortzirietako ikastetxetako zuzendariek eta orientatzaileek parte hartuko dute ekitaldian, baita Berako eta Arantzako alkateek ere. ADIko ordezkariren bat ere etorriko da, baita Gizarte eta Osasun Zerbitzutik eta Euskara Mankomunitatetik ere.

Diskurtsoen ondotik, Jaione Irazu, Nahikari Loiarte, Kattalin Berasain, Naroa Zapiain, Olaia Pikabea, Oihana Sarratea, Ainhoa Arburua, Idoia Goia eta Ane Otamendi, kurtso ezberdinetako ikasleek, dantza moderno bat interpretatuko dute.

Toki Ona institutuko ordezkarien esker hitzak aditu eta gero, gonbidatuei eta parte hartu duten guztiei aperitiboa eskainiko zaie Beralandetan.

Azken hitzaldia Aipatzekoa da joan den ortziralean egin zutela ikasle, ikasle-ohi, irakasle eta langileekin gauzatu dituzten mahai-inguru eta solasaldietan azkena Beralandetan. Toki Onako historia eta anekdotakizenburupean, irakasle eta langile batzuk aritu ziren solasean: Mari Paz Aizpuru, Maite Arzuaga, Maria Jesus Astondoa, Juanjo Errandonea, Andoni Errandonea, Jose Mari Irazoki, Virgilio Musgo, Santi Maya eta Enkarni Peña. Aldi berean, erakusketa zabalik egon zen Kultur Etxean.

Astelelehen goizean, berriz, Toki Onaren 50. urteurrena eta Liburuaren Eguna uztartuz, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberria ahoz gora irakurri zuten Altzateko plazan dagoen parkean. Institutuko ikasle eta irakasleak ez ezik, Arantzako alkatea, Berako kultur zinegotzia, Etxalarko eskolako zuzendaria eta Euskara Mankomunitateko langile bat bildu ziren, bertzeak bertze.

Egun nagusia Aitziner begira, mende erdiaren ospakizunetako egun nagusia eta ikasturte bukaerako besta handia maiatzaren 19an eginen dute. Ate Irekien jardunaldia izanen dute eta asteotan Kultur Etxean ikusgai izan den erakusketa irekiko dute ikastetxean. 11.00etan pilota partida jokatuko dute Eztegara frontoian Lesakako Jon Olaizola eta Berako Beñat Mitxelena ikasle ohiek. 14.00etan bazkaria izanen dute Ricxardo Barojako frontoian. Bazkarirako txartelak tsalgai jarriak dituzte Bortzirietan: Igantziko estankoan, Arantzako Pabloenea ostatuan, Etxalarko Elutsa ostatuan, Lesakako Izarra okindegian eta Berako Errekalde ostatuan eta Toki Ona institutuan.

etiquetas: nafarroa, bortiriak