Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Uxue Fraile Azpeitia atleta

“Indartsu egoteko jan, edan eta entrenatu beharra da”

Txikitatik kirola gustuko izan du Uxue Frailek. Atleta eta 2012tik mendiko lasterketetan espezializatua, berarekin hitz egiteko parada izan dugu berriki.

Gloria Larrainzar IP - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

etxeko berriak

zubiri- Uxue Fraile Azpeitia 1974ko apirilaren 19an Donostian jaio zen. Gasteizen irakasletza eta IBEF ikasi zituen. Txikitatik kirola gustuko du, familia kirolaria baita. 10 urterekin atletismoa egiten hasi zen eta ondoren orientazio frogak. 2012an mendiko lasterketetan espezializatu zen.

Zer dela eta hasi zinen mendiko lasterketak egiten?

-Txikitatik kirola egitea gustuko izan dut. Judo, futbola eta atletismoa egiten nuen nire eskolan eskaintzen zituzten kirolak zirelako. Heldua egin nintzenean, orientazio frogak probatu nituen eta gustatu zitzaizkidan. Hori dela eta, mendiko lasterketetan hasi nin-tzen.

Japonen 1. Postua irabazi zenuen, nolakoa izan zen lasterketa zure-tzat?

-Oso gogorra. Zailtasun asko izan nituen, zauri asko egin nituen gorputz osoan eta familia ez zegoen ondoan animatzeko. Oso lasterketa luzea izan zen, 169 km izan ziren eta 25h 34min eta 02s egon nin-tzen korrika lorik egin gabe.

Lasterketetan zer jaten duzu?

-Batez ere gelak eta barritak. Hala ere, lasterketan sabela ixten zait eta likidoak nahiago ditut. Lasterketa motzak direnean gelak bakarrik jaten ditut baina luzeak direnean zopak, ume papilak eta arroz bolak (arrozaz, mahats-pasaz eta ahuakatez osatutako bolak) jaten ditut.

Nor da gehien animatzen zaituen pertsona lasterketan zaudenean?

-Nire ama. Hasieran lotsa handia ematen zidan esaten zidanean… “Aupa txikitina!” baina gero nik eskatzen nion etortzeko animatzera. Baita ere, anaiak, aitak eta entrenatzaileak asko animatzen naute. Batzuetan ezin dira nirekin etorri, baina Internetetik jarrai-tzeko aukera dagoenez, bertatik jarraitzen naute, gau-pasa egin behar badute ere.

Zenbat egunetan entrenatzen duzu astean?

-Normalean, 6 egunetan entrena-tzen dut eta bat deskantsatzen dut. Egunean 3-5 ordu bitartean korrika egiten dut eta gimnasioarekin tartekatzen dut. Nire entrenatzaileak, Kikok, prestatzen dit entrenamendua. Baina 2 urtez festa eman diot belauna apurtu nuelako eskia-tzen.

Erretiratu zara noizbait lasterketa batetik?

-Ez, lasterketa guztiak bukatu ditut.

Noizbait pentsatu duzu erretira-tzea?

-Ez, baina jada heldua naiz eta ondo egongo zen uztea eta beste gauza batean pentsatzea. Gustatuko litzaidake belauneko lesioa gainditzea eta lasterketetara bueltatzea, nahiz eta ondoren erretiratu.

las claves

“Txikitan judoa, futbola eta atletismoa egiten nuen nire eskolan, eta heldua egin nintzenean orientazio frogekin afizionatu nintzen”

“Belaunean daukadan lesioa gainditu eta lasterketetara bueltatzea gustatuko litzaidake, erretiroa hartu baio lehen”