Irañetan klabezin kontzertua gaur

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

irañeta- Pedro José Rodríguez Larrañagak klabezin kontzertua emango du gaur Irañetan, 19.00 etan, errementariaren etxe ondoan. Emanaldian musika barrokoaren errepertorioa entzun ahal izango da Telemann, Couperin, Haendel eta Bach bezalakoen obrekin. Hori dela eta , tekladun eta hari pultsatudun musika tresna hau eta barroko garaiko musika ezagutzeko aukera aparta. - N.M.Z.