Musika eta Irrien lagunak Irurtzunen

Pikuxar euskal txokoak antolatutako jarduerak dira aste buru luze honetarako

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

irurtzun- Pikuxar euskal txokoak bi ekitaldi antolatu ditu apirila eta maiatza lotuko dituen asteburu luzerako: Séptimo A taldearen kontzertua eta Irrien Lagunen klubaren emanaldia, azken hori Aizpea euskara taldearekin batera antolatutakoa. Lehenengoa gaur da, Iratxo elkarteak antolatzen duen Sakanako ibilaldia mendi martxaren egun berean. Séptimo A musika taldeak kontzertua eskainiko du Irurtzungo plazan, 18.00etan. Kataluniatik datorren talde honek hiru diska ditu, azkena, aurten kaleratutakoa.

IRRIEN LAGUNAK Bestalde, astelehenean, hilak 30, Irrien Lagunen emanaldia izango da Barazki guneko karpan 18.00etan. Sarrerak 3 euro balio du eta salgai daude dagoeneko, Pikuxar tabertan eta Martxueta liburudendan. Pikuxar euskal txokoak aurten umeendako antolatzen duen hirugarren ikuskizuna izango da honako hau, izan ere, otsailean Porrotxek eta martxoan Ene kantak taldeak lepo bete zituzten kultur etxea eta kiroldegia, hurrenez hurren. - N.M.Z.