Seme proiektuaren aurkezpena gaur Etxarrin

Motxiladun umeei elkartasuna adierazi eta haien errealitatea ezagutarazteko da

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

etxarri aranatz- Sakanako Sare Heritarrek martxan jarritako Seme proiektua aurkeztuko dute gaur, 12.30tan Etxarriko kultur etxean, non bideoklip bat ikusiko da. “Oihan Barandallak armonikaz eta ahotsaz sortu den ideia bat da, melodia eta hitzak espetxetik datoz eta sentimenduz eta mataitasunez beteta daude”, azaltzen dute antolatzaileek. Hori dela eta, kantu bihurtu dute hainbat musikarik eta gero bideoklip batekin osatu da. Oihanek, Xiberu, bere semearen jaiotza espetxetik nola bizi izan zuen kontatzen du.

Seme proiektuaren helburuak bi dira nagusi: motxiladun umeei elkartasuna adierazi eta haien errealitatea ezagutarazi. Izan ere, orain arte nahiko ezkutuan egon den komunitate baten berri eman nahi ditu;aita, ama edo biak expetxean dituzten haur eta nerabeena. Egun, Euskal Herrian 18 urte arteko 104 haur eta nerabek dute ama-aita kartzelan, hau da, motxiladun umeak. Motxila horiek euren gurasoak ikusteko egin behar izaten dituzten milaka kilometroren isla dira. - N.M.Z