Txikiak Handi ekimenak Mankomunitatearen bultzada jaso du Nafarroa Oinez fundazioarekin hitzarmena sinatu dute Sakanan

Nerea Mazkiaran - Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

David Oroz eta Josu Reparaz hitzarmena sinatzen.

David Oroz eta Josu Reparaz hitzarmena sinatzen. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

David Oroz eta Josu Reparaz hitzarmena sinatzen.

lakuntza- Sakanako Mankomunitateko presidente David Orozek eta Nafarroa Oinez fundazioko idazkari Josu Reparazek hizkuntza gutxituak sustatzea helburu duen Txikiak Handi ekimena bultza-tzeko hitzarmena sinatu dute, berriki, ibarreko erakundearen Lakuntzako egoitzan. Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da. Nafarroa Oinez festa bidelagun, euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza ani-tzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea lortu nahi da.

Aurtengo edizioan Altsasuko Iñigo Aritza ikastolari dagokio antolaketaren ardura. Datorren urriaren 20an, Nafarroa Oinezaren bezperan, ospatuko da Txikiak Handi jardunaldia. Bertan, bai Euskal Herriko eta bai nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute gaiaren inguruan eginen diren hitzaldietan. Besteak beste, Johan Haggman izanen da, hizkun-tza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean ibilia, Hizkuntza gutxituen batzordean eta Eleaniztasuna batzordean zehazki. Gaur egun Finlandia eta Suedian hizkuntza gutxituen inguruan hainbat fundaziotan. Harekin batera Idurre Eskisabel kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea eta Juan Kruz Lakasta, EuskalerriaIrratiko kazetaria izango dira.

Horretaz gain, Yucatango Radio Yúuyum eta Irlandako Raidió Na Life ereduak ezagu-tzeko aukera izango da.