Auñamendi eta Puigen arteko pilota topaketa

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

aurizberri- Gaur hasiko dira Auñamendi Pilota Eskola eta Valentziako Puig Pilota Eskolaren arteko elkarretaratzeko partiduak. Urtero legez, Puig Nafarroara etorri da haien pilotari gazteekin eta aurten Pirinioko Auñamendi eskolakoekin igaroko du asteburua. Hortaz gaur goizean, 10etatik aurrera Bizkarretako eta Aurizberriko frontoietan buruz buruko norgehiagokak izanen dira. Igande goizean, berriz, bikote mistoez osatutako partiduak jokatuko dituzte, frontoi berberetan. Asteburua amaitzeko, valentziarrek prestatutako paellada batez gozatu ahal izanen dute pilotari ta gurasoek. - P.C.