Gaur, Bizkarretan, Garagardoaren Festa ospatuko da

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BIZKARRETA- Gaur, Bizkarreta-Gerendiainen Garagardoaren Festa ospatuko da. Gure Txoko Maitea elkartean hagituko da ekitaldia arratsaldeko 19etatik aitzina. Tenore horretan artisau-garagardo nafarren dastaketa izanen da, Brew &Roll izendapenekoak. 21ak aldera Hot dog-ak afaltzeko aukera eskeiniko da eta, gauerdian, musikaren unea iritsiko da, Dj Odd Signals eta Dj Primo Luis artisten emanaldiarekin. Egun honen antolakuntza posible izan da Gure Txoko Maitea elkartearengatik eta Erroibarko Bizkarreta-Gerendiango Kontzejuak emandako laguntzarengatik. - P.C.