Joxepe Irigaraik ‘Oroit Ezazu’ liburua aurkeztuko du

Sábado, 28 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

AURITZ- Joxepe Irigaray ikerlariak liburu berri bat aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean. Liburuak, Oroit ezazu. Gurseko auriztarrak du izenburu eta hitzordua 19etan finkaturik dago. Egileak, 50 bat orrialdetan, ahanzturaren gaineko gogoeta bat gauzatzen du Gursen ibilitako 5 auriztarren bitartez. José Guelbenzu Etulain, Bautista Urbiola Martínez, Juan Miguel Urdíroz Apat, Anastasio Urrutia Erro eta Salvador Hita Ibarrola dira Gursen egondakoen izenak. Aurkezpenean berean, 10 euroko salneurrian liburuak eskuragai izanen ditu hara gerturatutako orok. - P.C.