Maiatzeko lehen asteburuan Udaberriko bestak Igantzin

Aste honetan Liburuaren Eguna ospatu dute eta zinea izanen dute gaur

Aitor Arotzena Oskar Txoperena - 2018(e)ko apirilaren 29a, igandea - 06:02etan eguneratua

Mitxelena aita-semeekin kantu poteoa eginen dute. Argazkian, iaz Biltoki elkartean.

Mitxelena aita-semeekin kantu poteoa eginen dute. Argazkian, iaz Biltoki elkartean.

Galería Noticia

Mitxelena aita-semeekin kantu poteoa eginen dute. Argazkian, iaz Biltoki elkartean.

IGANTZI- Urtero bezala, prest ditu Euskara Batzordeak Udaberriko Bestak. Iaz bezala, Liburuaren Eguna ere ospatu dute eta liburu bidaiariaren hasiera egin dute frontoian. Apirilaren 24an, asteartean haurrentzako zinea izan zuten liburutegian. Gaur, 17.00etan haurrentzako zinea izanen dute Erretorbaitan eta 19.00etan helduentzako zinea. Halere, ekitaldi gehienak maiatzaren lehen astebururako utzi dituzte. Maiatzaren 4an, ortziralean 20.00etan herriko dantza taldearen emanaldia izanen dute elizan.

Maiatzaren 5ean, larunbatean 12.00etan kantu poteoa eginen dute Arantzako Mitxelena aita-semeekin herriko elkarte eta ostatuetan. 14.00etan bazkaria izanen dute Biltokin. 16.00etan haurrentzako zirko tailerra. 18.00etan haurrentzako berendua frontoian. 19.00etan Txiki Barrez Blai umorezko bakarrizketa izanen da Eskolzarren.

Maiatzaren 6an, igandean 10.00etan haurrentzako mendi buelta antolatu dute, herriko plazatik Larrondoko ikuztegira. 17.00etan, eskolako ikasleekIgantziko hotela antzerki emanaldia eskainiko dute.

BTT jautsiera Aste bat beranduago, maiatzaren 12an, larunbatarekin, Xabi Telletxearen omenezko VIII. Mendi Bizikleta Jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki elkarteak. Jakina denez, egun gehien-tsua hartzen du probak, goizean entrenamenduekin eta arratsaldez konpetizioarekin.

Aipatzekoa da, azken urteetan bezala, Nafarroako Txapelketa erabakiko dela Igan-tziko proban eta gisa berean, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen dela. Beraz, modalitateko Euskal Herriko biker edo txirrindulari onenak abiatuko dira Frain kaxkotik herrirako bidean, ikuskizun bikaina eta bizia eskainiz.

Goizean entrenamenduak eginen dira, 09.00etatik 12.30era eta lehiako lehen txanda edo manga 15.00etan hasiko da. Federatuak izatea derrigorrezkoa da. Egun osoan ostatua irekiko dute eta ogitartekoak erosteko aukera ere izanen da.

Informazio gehiagorako 680 704 091 telefonora deitu edo igantzikobiltoki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.

Azkenik, maiatzaren 26a izanen da Igantziko Biltoki elkarteko mendizaleen eguna. Baztan aldera joateko asmoarekin dabiltza, Iparlara. Izpegiko lepotik aterako dira eta Iparlatik itzulia egin ondotik, bertan bazkaltzeko asmoa daukate.