San Fermin elkarteak hainbat ekitaldi prest ditu

Ibilide neurtua maiatzaren 1ean, ama-amatxien bazkaria eta Logroñora bidaia

Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Jubilatuak 2015eko ibilbide neurtuan.

Jubilatuak 2015eko ibilbide neurtuan. (Argazkia: A.A.A.)

Galería Noticia

Jubilatuak 2015eko ibilbide neurtuan.

lesaka- Aspaldiko ohiturari eutsiz, San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak ibilbide neurtua antolatu dute maiatzaren 1erako. Astearte goizeko 9.30ean hasita eman beharko dira izenak. Lehenbiziko bikotea 10etan abiatuko da jubilatuen egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharra barrena, berriz ere egoitzara bueltatuko dira. Hameketakoa dastatzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek.

Ama eta amatxien eguneko bazkaria antolatu du aurten ere Lesakako erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 6an eginen dute egoi-tzan, baina txartelak hartzeko hondar eguna astelehena da (20 euro).

Maiatzaren 16an, azkenik, Logroñora bidaia ere antolatu dute. Goizeko 7.30ean abiatuko da autobusa eta Erreniegan geldituko dira gosaltzera. Logroñon bisita gidatua eginen dute eta bazkaria Calenda jatetxean. Bazkal ondotik, etxerako bidean, Garesen geldituko dira eta handik Lesakara. Bidairako txartelak maiatzaren 10era bitarte eros daitezke 32 eurotan. - A.A.A.