Toki Ona institutuaren ospakizun instituzionala egin dute Beran

Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

bera.Toki Ona Institutuaren 50. Urteurrena gogoratzeko ikasturte osoan egiten ari diren ekitaldien artean,ortzirale eguerdian ospakizun instituzionala egin dute kiroldegi atarian. Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udaletako eta ikastetxetako ordezkariak bildu dira. Ikasle eta ikasle ohien musika doinu, dantza eta bertsoekin batera, Roberto Perez Elorza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendari nagusiaren eta Enkarni Peña Toki Ona institutuko zuzendariaren solasak aditu dituzte. Urteurrena orobiltzeko, maiatzaren 19ko egun nagusia eta ospakizunen bukaera bakarrik falta zaie. Egun horretako herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko Bortzirietan. Utzitako argazkia