Bigarren eskuko azoka gaur Irurtzunen

Errefuxiatuen aldekoa izango da Itxipuru taldeak lortutako dirua

Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

irurtzun- Itxipuru taldeak antolatutako bigarren eskuko azokaren 34. edizioa izango da gaurkoa. Etxean bazterturik eta egoera onean dauden objektuei bigarren bizi bat emateko aukera da azoka. Bestelako kontsumo ereduez hausnartzeko aukera ere izan nahi du, kontsumo arduratsuaren aldeko deia egitearekin batera. Azokako salmahaietatik pasatzen direnek oso prezio onean primerako arropak, liburuak, apaingarriak eta bete opatzeko aukera izango dituzte.

Ohi denez, bigarren eskuko azokaren bidez lortutako diruarekin elkartasun proiektu bat lagunduko dute. Oraingoan Help-Na gobernuz kanpoko erakundearen aldekoa izanen da;Larrialdi Humanitarioetarako Nafarroako Suhiltzaile taldearen aldekoa hain zuen ere. Erakunde horrek Grezian eta Belgraden dauden errefuxiatuei laguntza ematen die.

Gainera, umeendako tailerrak eta jolasak, musika eta pintxo beroak eskain-tzen dituen barra izango dira ferian. - N.M.