Motxila bete elkartasun Etxarrin

Presoen seme-alabak, motxiladun umeak, izan ziren atzo ospatu zen Elkartasun eguneko protagonistak.
Sakanan bost daude

N. Mazkiaran Zelaiak. idatzitakoa - Domingo, 29 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Etxarri kultur etxera lagun ugari hurbildu ziren motxiladun umeei elkartasuna adierazteko eta haien aitei argazki erraldoia bidaltzeko Seme izeneko proiektuaren aurkezpenean.

Etxarri kultur etxera lagun ugari hurbildu ziren motxiladun umeei elkartasuna adierazteko eta haien aitei argazki erraldoia bidaltzeko Seme izeneko proiektuaren aurkezpenean. (Argazkia: N.M.)

Galería Noticia

Etxarri kultur etxera lagun ugari hurbildu ziren motxiladun umeei elkartasuna adierazteko eta haien aitei argazki erraldoia bidaltzeko Seme izeneko proiektuaren aurkezpenean.

Sakanan ere badaude motxiladun ume eta gazteak: euskal presoen seme-alabak direnak. Gainera, Euskal Herritik kanpo dituzte gurasoak. Ikusteko, milaka kilometro egin behar izaten dituzte. Xiberu, Amets, Haize, Xochitl e Izar dira eta herritarren babesa izan zuten atzo Etxarrin. Izan ere, Sarek antolatutako ekitaldian Seme proiektua aurkeztu zen, txikienen motxila arin-tzeko asmoz.

“Orain arteko nahiko ezkutuan egon den komunitate baten berri eman nahi dugu. Egun Euskal Herrian 18 urte arteko 104 haur eta nerabek dute ama-aita kartzelan”, adierazi zuten. “Motxila horiek euren gurasoak ikusteko egin behar izaten dituzten milaka kilomotroren isla dira. Egunerokoan gurasoen hutsunarekin bizitzeak zama afektivo handia eragiten diela ukaezineko errealitatea da. Euren gurasoen ondoan hezteko eskubidea ukatzen die ”.

Egun Euskal Herrian 18 urte arteko 104 haur eta nerabek dute ama-aita kartzelan, motxiladun umeak

Errealitate hori ezagutarazteko Oihan Barandallak bere semearen jaiotza espetxetik nola bizi izan zuen kontatzen duen kantua dago, harmonikaz eta ahotzaz emana. Hura kantu bihurtu dute hainbat musikarik eta gero bideoklipa ere osatu dute.

Halaber, haur horien egoera agerian uzten duen “Motxiladun umeen” manifestua zabaldu zuen Sarek Sakanako ikastetxeetan eta hari babesa adierazi diote 160 irakaslek, 5 orientatzailek, ikastetxeetako 3 zuzendarik, 5 zaintzailek, gizarte zerbi-tzuetako 6 langilek, 2 erizainek, pediatra batek eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Haur-tzaroko Tratu Onaren Sustapen Taldearen batzarrak.

ELKARTASUN EGUNASeme proiektuaren aurkezpenarekin hasi zen Elkartasun eguna. Denak etxia! lelopean. Antolatzaileek herrian zazpi preso daudela gogorarazi zuten, eta haiei ezarritako “salbuespeneko espetxe politikak Etxarriko familia eta kuadrilla asko zigortzen” dituela. Gaineratu zutenez, “espetxe politika horrekin bukatzea eta preso guztiak etxerako bidean jartzea lehentasun osoko erronka da Etxarriko herriarendako”.

Bestetik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak martxan jarri duen ekimen politiko berrituari babesa eskaintzea zen beste aldarrikapen bat, arratsaldeko manifestazioaren bidez.