Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eskubide Sozialetako Departamentuak Eragin Sozialeko Bonu bat ezartzearen bideragarritasunari buruzko azterketa bat eskatu du

Sistema berria da Estatuan, eta bere helburua da gizarte-politikak gauzatzeko finantzazioa bilatzea eta lortutako emaitzen arabera onura tasatu bat itzultzea

Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 21:23h

Eskubide Sozialetako Departamentuak laguntza teknikoko kontratu bat sinatu du, gizarte-gatazkak dituzten haurrei laguntzeko politikekin zerikusia duen Eragin Sozialeko Bonu bat ezartzearen bideragarritasunari buruzko azterketa bat egin dezaten. Eragin sozialeko bonua gizarte-politikak gauzatzeko finantzazio pribatua bilatzen duen sistema da, aurrez ezarritako helburu batzuk betetzen badira, onura ekonomikoa itzultzen duena. Kontratua Creas Valor Fundazioari esleitu zioten, 41.745 euroren truke. Eragin Sozialeko Bonuaren (ESB) eredua arrakastaren araberako ordainketa-mekanismo bat da, nazioartean dagoeneko probatu dena (besteak beste Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Australian, Holandan, Norvegian edo Portugalen), hala ere, ekimen berria da Estatuan. Azterlan horrek aztertu beharko dituen arloen artean hauek daude: Nafarroan ezartzearen bideragarritasuna;gaur egun abian dauden zerbitzuekin legez bat datorren;zer onura ekonomiko duen;zer adierazle eta helburu lortu nahi dituen. ESBek inbertitzaile pribatuek (oro har konpainia handietako edo banku-erakundeen gizarte-lanen fundazioak) prebentzio programetan inbertitzeko aukera ematen dute, programa horien gizarte-eragina hobetzeko helburuarekin. Bestalde, finantza-onura bat ere lor dezakete, mugatua eta aurretik ezarritakoa, eta inbertitzaile pribatu horiek porrot egiteko arriskua onartzen dute. Sistema berri horren ezarpenak gaur egungoen desberdinak diren laguntza programak eskainiko lituzke, bete nahi diren helburuak lortzen badira. Helburu horiek neurtu ahalko dira eta egingarriak ere izango dira. Nafarroan ezarri nahi den ESB baten urratsak hauek izango lirateke: 1) Administrazio publiko batek ordaintzeko konpromisoa hartzen du, xede-populazio baten gizarte-helburuak lortzeko. 2) Inbertitzaile pribatuek ebidentzian oinarritutako esku-hartzeak finantzatzeko inbertitzen dute, kapital operatiboa emanez. 3) Emaitzak etengabe ebaluatzen dute, prozesutik ikasiz eta esku-hartzeak egokituz. Emaitzak kanpotik neurtuz gero, lorpenak eta eragin soziala zehaztasunez ezagut daitezke. 4) Hitzartutako gizarte-emaitzak lortzeak aurrezkia ekartzen du Administraziora epe ertain edo luzera, eta baita ordaintzeko betebeharra ere, betiere helburuak betetzen badira. 5) Inbertitzaileek interes mugatu batekin jasotzen dute inbertitutako kapitala. Inbertsioa bakarrik itzultzen da hitzartutako helburuak lortzen badira. Creas Valor Fundazioarekin egindako kontratuan, prozesuak bi fase ditu: I. fasea, Kabinete azterketa eta II. fasea, ESBen bideragarritasuna. Lehen fasean, kontratua hasten denetik gehienez 2 hileko epean, Eragin Sozialeko Bonua eta Esku-hartze Planaren Diseinua erabiliz finantzatutako programa baten bidez ebatzi nahi den haurrak babesteko sistemaren esparruan dagoen arazoaren definizioa jasotzen duen agiri bat entregatu beharko da. Bigarren fasean, aurrekoa amaitzen denetik gehienez 4 hileko epean, beste agiri bat entregatuko da, eduki hauekin: egokitzen den kudeaketaren plana;metriken diseinua;finantza eta inbertsio plana;legezko eta zergazko mekanismoen diseinua. Azken produktua kasu horretan hiru dokumentu izango dira: Bideragarritasunari eta gaur egungo arautegian duen egokitasun juridikoari buruzko txostena. Ebidentzian oinarritutako programen zorro baten txosten-proposamena, Nafarroako Haurren Babes Sistemaren gizarte zailtasun/gatazka kasuetan aplikagarriak direnak. Esku-hartz zerbitzuak finantzatzeko programa berriei buruzko txosten teknikoa, ebidentzian oinarritutako gizarte zailtasun/gatazka egoeran dauden adingabeekin. Prozesua jarraitzeko eta gainbegiratzeko lan-talde bat osatuko da. Talde hori Errealitate Sozialaren Behatoki Zerbitzuko teknikariek eta Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzako ordezkariek osatuko dute;biak Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendekoak. Lizitazioa 2017ko urriaren 2ko Nafarroako Kontratazioaren atarian argitaratu zen. Balorazio tekniko eta ekonomikoa eginda, kontratua (41.745,00 eurokoa, BEZa barne) Creas Valor Social Fundazioari esleitu diote. Bideragarritasun azterketa hori sei hileko epean egin behar da, kontratua sinatzen denetik zenbatzen hasita, eta ezin da luzatu.