Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Maiatzean eta ekainean Iruñeko Katedraleko klaustroaren zaharberritze-lanetara egingo diren bisita gidatuetarako izena emateko epea ireki da

Doako bisitak igande hauetan egingo dira: maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, ekainaren 3, 10, 17 eta 24an eta uztailaren 1ean

Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 21:23h

Iruñeko Katedraleko klaustroa zaharberritzeko lanen inguruan otsailean, martxoan eta apirilean sortutako ikusmin handiaren harira, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak maiatzerako eta ekainerako izena emateko epea ireki du. Zehazkiago esanda, bisitan igande hauetan egingo dira: maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, ekainaren 3, 10, 17 eta 24an eta uztailaren 1ean. Izena emateko nahiz eguna eta ordua aukeratzeko tramitea esteka honen bitartez egin behar da. Informazio guztia Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioaren webgunean eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren webgunean eskura daiteke. Bisitak doakoak dira eta ondoz ondoko hiru ordutegi hauetan egiten dira: 10etan, 11etan eta 12etan. Ordubete inguruko iraupena dute. Bisitariek 14 urtetik goitikoak izan behar dute, mugitzeko arazorik gabe, eta oinetako eroso eta lauak erabili behar dituzte, ibilbidea lanetako aldamioetan zehar egiten baita. Bisita hauek 2017ko ekainean hasi ziren eta handik hona 1.400 pertsona inguruk gertu-gertutik ezagutu ahal izan dituzte bertan egiten ari diren lanak, parekorik ez duten aparteko begiralekuetara iristeaz gain. Bisitan zuzenean ikus daitezke klaustroaren osagai estruktural eta apaingarriei eragiten dieten arazoak eta patologiak, baita kasu bakoitzean aplikatutako konponbideak ere. Ohiko bisitetan ezin ikus daitezkeen xehetasunez gozatzeko aukera ematen du. Gainera, lanek aurrera egin ahala, ikuspegiak berritu eta interesguneak aldatuz joaten dira. Une honetan, kanpoaldeko aldamioak hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan zehar hedatuta, ikuztegia erdialdeko angeluan dutela, trazerien muturretako eskultura bikainak eta horiei dagozkien patologiak eta zaharberritze-premiak zuzenean ikusteko aukera erraztuz. Gauza bera gertatzen da multzoan dauden konplexutasun eta apaingarritasun goreneko alde hauetako osagai apaingarriekin. 2018ko lehen hiruhilekoan egindako bisitek ekialde eta hegoaldeko kanpoko aldamioak zeharkatu dituzte. Barnealdean ez da aldamio finkorik ezarri fase honetan, eta ondorioz, oso-osorik ikus daitezke Ate Ederra eta galeria hauetako gainerako elementu eskultoriko eta piktoriko guztiak. Zaharberritze-lanen erritmoan Iparraldeko hegalean eta ekialdeko hegalaren ipar erdialdean egiten ari den esku-hartzea bukatu ondoren, lanen azken emaitzak bistara daitezke, gainerako galerietan dauden zaharberritze-premiak baloratzeaz gain. Zaharberritze-lanak bukatuta daude jadanik klaustroa eta katedraleko tenplua lotzen dituen Babesaren atetik Barbazana kaperaren fatxadaraino. Arkitekturaren ikuspuntutik, horma-bularrak, pinakuluak eta arkuak sendotzeko lanekin jarraitzen ari da, mendez mende aire librean eta euriaren erasopean egondako elementu hauei eragiten dieten patologien araberako esku-hartze konplexua osatuz. Hegoaldeko eta mendebaldeko fatxadak dira Erdi Aroan apainketa-ahalegin handiena bildu zutenak, eta multzoaren iparraldeko hegalean kokatuta daudenez gero, arras aldakorrak dira orain arte antzemandako kalteak: bio-narriadura eskuin-ezker ageri da altxaeretan;euri, izotz eta haizearen pean egoteak eragindako narriadura areagotu du, eta horrek guztiak bolumen-galera handiak ekarri ditu zenbait aldetako harrian. Ondorioz, hezetasunak eta aire librean egoteak eragindako kalteak askoz ere sakonagoagoak dira eta uste baino elementu gehiagori eragiten diete. Hegoaldeko galeriaren barnealdean, gainazala garbitu ondoren, laser makina bat Ate Ederraren gaineko zikinkeria kentzen hasi da, horixe baita katedraleko klaustroan dagoen multzo eskultorikorik garrantzitsuenetakoa, Ama Birjinaren heriotzari buruzko ikonografia gotikoko narrazio-ziklorik aberats eta konplexuenetakoa osatzen duena.