Gazteria sailaren diru-laguntzak eska daitezke

Zarauztarrek datorren maiatzaren 14ra arte izango dute eskaerak egiteko aukera

Martes, 1 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zarautz- Zarauzko Gazteria sailak 2018 urterako eskaintzen dituen sormena eta kultur hedapenerako diru-laguntzak eska-tzeko deialdiak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskaerak dagoeneko aurkez daitezke maiatzaren 14ra arte.

Bi deialdi zabaldu dira: lehenengoan Zarauzko gazteei edo irabazi asmorik gabeko gazte eta gizarte elkarteei zuzendutako diru-laguntzak jasotzen dira, eta bertan, urteetako programaketa, begiraleen prestakuntza, materialen inbentagarria erostea eta ekimen puntualentzat diru-laguntzak eskaintzen dira. Bigarren deialdiak gazteen sormena eta kultur hedapenerako diru-laguntzak jasotzen ditu, besteak beste, maketak, diskoak, aldizkariak, emanaldiak, dantzaldiak, antzezlanak eta bideo-proiektuak lantzeko. Hala, diru-laguntza hauek eskatu ahal izateko, eska-tzaileek 14-30 urte bitartean izatea eta taldearen bi heren Zarauzko udalerrian bizitzea azken urtean eskatzen da.

Jon Andoni Urdangarin Urrutia Gaztedi zinegotziak nabarmendu duenez, “inork ez du zalantzan jartzen Zarauzko gazteok ekimenerako eta sormenerako grina badugula;hortaz, proiektu edota asmo horiek gauzatzeko laguntza eskaini nahi dugu Udaletik”.

Eskerak egiteko azken eguna maiatzaren 14a da eta eskaerak HAZen, Kale Nagusiko 29. zenbakian, egin behar dira. Informazio gehiagorako 943 005122 telefonora deitu daiteke, gazteri@zarautz.eus-era idatzi, nahiago duenak, Gaztelekura (Zigordia kalea, 34) jo dezake. - A.R.