urola kosta

Zabalik da Zarauzko Herri Lasterketako izen-ematea

8,2 kilometro inguruko proba datorren maiatzaren 13an jokatuko da

Ane Roteta - Martes, 1 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ibai Beracierto eta Naiara Egimendia, proban banatuko diren trofeoekin.

Galería Noticia

Ibai Beracierto eta Naiara Egimendia, proban banatuko diren trofeoekin.

Zarautz- Zarauzko Herri Lasterketaren bigarren edizioa jokatuko da datorren maiatzaren 13an 11.00etatik aurrera, A3 El km! elkarteak antolatuta, eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago herrikrosa.eus webgunean.

Ibai Beraciertok eta Naiara Egimendiak, elkarteko kideek, proba aurkezteko egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, 8,2 kilometro inguruko ibilbidea izango da eta herri osoa inguratuko du lasterketak, Musika Plazatik hasi eta bertan amaituta.

Beraciertok zehaztu zuenez, Musika plazatik abiatuko da ibilbidea, eta Lagunak jatetxea, Bizkaia kalea eta anbulategia pasa ondoren, Azken Portu gora igotzeko aldapa igo beharko dute korrikalariek. “Zarautz laua denez, aldapa pixkat jarri dugu bidean probari emozio apur bat emateko”, adierazi zuen. Hala, bidegorria zeharkatu eta Astiko baserri bidera iritsi beharko dute parte-hartzaileek, antolatzaileen ustetan, “bide polita eta oraindik gehiegi esplotatu gabea”. Horren ondoren, San Pelaio eta Zubiondo jatetxetik igaroko da lasterketa, eta azken zatian biotopoko pasarelatik eta malekoitik pasako da, berriro ere Musika plazara heltzeko.

Guztira, 200 parte-hartzaileen-tzako lekua izango dute lasterketan, eta momentuz, Lide Azkue zarauztarrak eta beren taldeko Raul Gomez Margallok baieztatu dute proban izango direla.

Iaz, 158 korrikalariAntolatzaileen arabera, iazko 158 parte-hartzaileak “oso gustura” gelditu ziren lasterketarekin, eta zarauztarrei zein ingurukoei proban parte hartzeko deia luzatu diete: “Zarauzko jendeari animatu nahi diogu, giro paregabea izango da eta. Zarauzko emakume nahiz gizonezko guztiei, mendiko lasterketetan parte har-tzen dutenei zein triatletei luza-tzen diegu gonbitea”.

Lehenengo hiru neska-mutilen-tzako sariak izango dira, eta horretaz gain, partaide guztientzako opariak izango dira eta zenbait zozketa ere egingo dituzte. Gainera, lasterketa amaitzean masajea jaso-tzeko aukera izango da, dutxa zerbitzua ere egongo da eta arropa gordetzeko zerbitzua izango da Musika plazako kioskoan.

Izen-emateari dagokionez, 10 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek eta herrikrosa.eus-en egin behar da inskripzioa maia-tzaren 11a arte. Egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 13 euro ordaindu beharko dituzte. Dortsala jasotzeko, Txiki Polit jatetxera joan beharko da.