‘Artxipielagoa’ hartuko du Getariako Balenciagak

Antxua Eguneko egitarauaren baitan, larunbatean eskainiko da obra

Ane Roteta Oskar Montero - Miércoles, 2 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘Artxipielagoa’ obraren entseguetako bat, Iruñean.

‘Artxipielagoa’ obraren entseguetako bat, Iruñean.

Galería Noticia

‘Artxipielagoa’ obraren entseguetako bat, Iruñean.

Getaria- Getariako Antxua Eguneko programazioaren baitan, Getariako Arrantzaleen Kofradiak eta Getariako Udalak ikuskizun berezi bat antolatu dute datorren larunbaterako eta Artxipielagoa ikuskizuna ikusteko aukera izango dute getariarrek, 22.00etan Balenciaga Museoan. Sarrerak iada eskuragarri daude 12 euroren truke, turismo bulegoan.

Andoni Egaña bertsolariak, Belen Ibarrola artistak, Ainhoa Garmendia sopranoak, eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariek osatzen dute protagonisten zerrenda eta bertsoa, musika, kantua eta proiekzioak uztartzen ditu proiektu honek. Hala, gaur egungo abestiek nahiz kanta klasikoek osatuko dute programa eta, besteak beste, Guridi, Iparragirre, Ken Zazpi eta Itoizen doinuak entzun ahal izango dira.

Sei artistek beren gaitasunak eta ametsak batu dituzte ikuskizun hau osatzeko, eta emaitza narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideoproiekzio uztarketa bat da;uhartez uharte osatutako artxipielago bat, alegia.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, ikuskizun “berritzaile eta desberdina” da, “non ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa den”. Horretarako, atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartuko dituzte, eta Andoni Egañaren gogoetak entzuten, musika entzuten, nahiz kantuan parte hartuko du ikusleak. Izan ere, Egaña bertsolariak esatari lanetan irla eta artxipielagoen inguruko erreflexio-hizketaldia, eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat gogoeta ere eskainiko ditu, beti ere Garmendia, Ormazabal, Mendizabal eta Ramirezen musikarekin batera, eta Ibarrola arte zuzendariaren irudi eta bideoen proiekzioekin.

Ukitu klasikoa izango du egitarauaren lehen atalak, eta gure kultur-ondare klasikoko abestiak eta abesti herrikoiak eskainiko dira. Bigarren atalean, berriz, abesti berriagoak joko dituzte.