Eñaut Elorrietak kontzertua egingo du igandean Urretxun

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 11:12etan eguneratua

URRETXU – Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko abeslariak kontzertua egingo du igandean, 19.00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan, ikastolan, Kilometroak dendan eta taberna hauetan: Urretxuko Zona Zero eta Motz, Zumarragako Arkupe, Legazpiko Katilu, Beasaingo Plazape, Bergarako Pol Pol eta Oñatiko Txaketua eta Boga. – A.Z.