Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gaur hasiko da XXI. Salbatore Txapelketa

Getariako pilota txapelketak Euskal Herri osoko 114 bikote hartuko ditu gaurtik abuztuaren 6a bitartean

Miércoles, 2 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Txapelketaren antolatzaileak, kartelarekin.

Txapelketaren antolatzaileak, kartelarekin.

Galería Noticia

  • Txapelketaren antolatzaileak, kartelarekin.

Getaria- Gaur hasiko da aurtengo Getariako XXI. Salbatore Txapelketa eta datozen hilabeteotan, Salbatore egunera bitartean, Euskal Herri osotik 114 bikote hurbilduko dira kostaldeko herrira pilota partiduak jolastera. Hala, txapelketaren finala datorren abuztuaren 6an jokatuko da, Salbatore egunean.

Aurtengoa XXI. edizioa izango da eta 114 bikotek hiru mailatan banatuta jokatuko dituzte partiduak: kadeteak, jubenilak eta 22 urte azpikoak. Kadeteen mailan 33 bikote izango dira lehian, jubeniletan, berriz, 36, eta 22 urte azpiko pilotariak izango dira gehienak, 45 hain zuzen ere.

Pilota partiduak gaur bertan hasiko dira, arratsaldeko 19.00etan herriko frontoian, baina aurreran-tzean, astelehen eta asteazkenetan jokatuko dira txapelketako norgehiagokak.

Dena den, ekainetik aurrera aldaketaren bat izango da egun horietan, eta jakinarazi dutenez, azken bi hilabetetan partiduak larunbatetan lehiatuko dira, arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Esan bezala, Euskal Herri osoko pilotariak hartuko ditu Getariako frontoiak, eta pilotari horien artean ere, noski, izango dira eskualdeko jokalariak;besteak beste, Zumaia, Azkoitia, Zestoa eta Aizarnazabalgoak.

Txapelketa arrakastatsuaGetariako txapelketaren arrakasta azpimarratzekoa da euskal pilotazaleen artean;izan ere, lehenengo edizioan 30 bikotek besterik ez zuten parte hartu, eta urteen poderioz, jokalarien kopuruak gora egin du nabarmen. Gainera, urteren batean parte-hartzea 130 bikoteetara ere iritsi izan da. - A.R.

Herramientas de Contenido