‘Etsita!’ kale-antzerkia izango da gaur eguraldi ona egiten badu

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 11:12etan eguneratua

ZIZURKIL – Antzerki Astearen baitan, apirilaren 25erako antolatuta zegoen Trapuzaharrak konpainiaren Etsita! kale-antzerkia, baina, euria iragarrita zegoenez, data aldatzea erabaki zen, antzezlana behar bezala egin eta ikusi ahal izateko. Gaur, izango da ikuskizuna, eguraldi ona bada, 20.00etan, plazan. Eguraldi txarra egiten badu, beste astebetez atzeratuko da, hurrengo asteazkenera arte. – M.S.S.