Zarauzko haurreskolak izenematea zabaldu du

2018(e)ko maiatzaren 2a, asteazkena - 11:13etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko haurreskolak dagoeneko zabaldu du izenemate epea eta maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik. Ate irekien eguna, berriz, ostiralean egingo da, 17.30etik 19.30era. Informazio gehiago nahi duenak eta inprimakiak jasotzeko haurreskolatik pasa daitezke interesdunak, edota zarautz.zarautz@haurreskolak.eus-era idatzi edo 943 835 919 telefonora ere dei daiteke. – A.R.