Afrikako soinuak ekarriko ditu gaur Enekora taldeak Iruñeko Kondestablera

Kora, Afrika mendebaldeko harpa tradizionaletik abiatuta sortu du taldeak ‘Maitatzea nahiago’ ikuskizuna

Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Enekora taldea, berriki eskainitako emanaldi batean.

Enekora taldea, berriki eskainitako emanaldi batean. (Utzitakoa)

Galería Noticia

Enekora taldea, berriki eskainitako emanaldi batean.

iruñea- Zestoako Enekora taldeak soinu afrikarrak ekarriko ditu gaur Iruñeko Kondestablearen jauregira, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako programaren baitan. Maitatzea nahiagoemanaldian, Eneko Larrañagak gidatutako taldeak Afrikatik munduko leku ezberdinetara salto eginen du, melodia gozoei erritmo dinamiko eta alaiak gehituz.

Euskara, gaztelania eta Afrikako hizkuntza ezberdinetan abestuko dute, musika, proiekzioak eta dan-tza uztartuz. Abiapuntua, hori bai, Afrika mendebaldetik datorren harpa tradizionala da, Kora izenekoa. Senegal-Gambian sorturiko harpa hau, Mandinga kulturako lurretan jotzen da (gaurko Senegal, Gambia, Ginea, Mali, Burkina Faso, Boli Kosta…).

Larrañagarekin batera, Idoia Larrañaka (koroak, perkusioa, dantza), Nerea Quincoces (perkusioak), Ibon Irijoa (saxoa), Carlos Sagi (bateria) eta Andres Insua (baxua) musikariak ariko dira ordubete eta 20 minutuko iraupena izango duen gaurko emanaldian.

Eneko Larrañaga 18 urterekin perkusio afrikarra ezagutu zuen eta instrumentu hau dantza eta txalapartarekin nahasten zuen Ttakunpa taldearekin han eta hemen jotzen aritu zen. 2006an, Ttakunpa taldeko partaidea zela kora bat entzun zuen lehenengoz eta munduko musiketan erabat murgildu zen.

2010ean Flores de la Fronteradokumentalaren soinu banda grabatu zuen eta 2013an bakarlari bide honetako fruituak kaleratu zituen Kora Izpiak diskoan. Gerora Enekora taldea eta ikuskizun berria sortuko zituen.

Bere ibilbidean zehar zenbait taldetan jotzen aritu da: Ttakunpa, Dugukolo, Acoustic Glorious. Urte berean, Kora Izpiak diska grabatu zuen eta laukote bat osatu zuen. Talde proiektua buruan zuelarik 6kote+Proiekzio bisualen formatua osatzen du, bide honen fruituak gaur eskainiko den Maitatzea nahiagoizan delarik. - M.M.P.