Biurdanako Irakurketa Publikoa, bihar ospatuko da

Euskal Liburuaren XIX. irakurketa publikoak Joxan Artze poeta izango du protagonista

Jueves, 3 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Iruñea- Bihar ospatuko da Biurdana institutuak, Nafar Ateneoaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen Euskal Liburuaren XIX. Irakurketa publikoa, institutuan bertan. Emanaldia goizean zehar izanen da, 9.00etatik 14.00ak bitartean. Aurtengo edizioa, hil berri den Joxan Artze poetari buruzkoa izanen da. Idazle honen obraren pasarteak landuko dira.

Aurreko edizioetan, Kirmen Uribe (2010), Joseba Sarrionaindia (2011), Pako Aristi (2012), Jasone Osoro (2014), Aitor Arana (2015), Jon Alonso (2016) eta Karmele Jaioren (2017) testuak irakurri izan dira, besteak beste. - M.M.P.