Manada-koak, emakume-samuraien esku

Josu Jimenez Maia Idazlea - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Euren buruari La Manada deitzen dioten bortxatzaile horien kontrako zigor-ebazpena ikusita, agerian gelditu da berriz ere “justizia espainola” oximoron bat dela. Irudimen-ariketa bat egin dezagun, eta koka ditzagun bost sevillar horiek Japonian, eta denboran atzera eginda, jar ditzagun banan-banan emakume-samuraien eskuetan.

Elkarrengandik bereizirik, eta hurrenez hurren, utz dezagun José Ángel Prenda Jingu enperatrizaren esku;Ángel Boza, Tomoe Gozam-en esku;Antonio Guerrero guardia zibila, moja shogunezizenez ezaguna zen Masako Hojo-ren esku;Alfonso Cabezuela soldadua, Mochizuki Chiyome-ren esku;eta Jesús Escudero, Takeko Nakano-ren esku. Egia errateko, hurrenkera gutxinekoa da, zeren eta emakume-samurai hauek guztiak armak erabiltzen trebatuak ziren.

Emakume-samurai edo onna bugeisha-k “emakume gerlaria” esan nahi du, eta Japoniako katana klasikoa baino egokiagotzat jo-tzen zituzten bertze armak balia-tzen zituzten, hala nola arku eta geziak edota naginata -xafla kurbaduneko alabarda moduko bat-;eskuarki katana ez bertze arma batzuk erabiltzen zituzten, daga baten moduko kaiken eta tanto direlakoak.

Erran gabe doa, bost bortxatzaileak onna-bugeisha edo emakume-samurai horien esku uzteak ez du esan nahi emakume horiek esku-hutsik leudekeenik, eta euren buruari La Manada deitzen dioten talde-bortxatzaileen kasuaren larria ikusita, nago emakume-samuraiek arma zorrotzenak erabiliko lituzketela, baita katana ere.

Últimas Noticias Multimedia