Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Amesgaiztoak zartatutako kristalak

Por Erramun Osa - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

ibilbide bati bukaera ematean, atzera begiratzea ekidin ezin daitekeen jazoera da. Atzera begiratu behar baita eginiko bideak eman duenaz gogoetatu ahal izateko... eta begiratu horren harira, heriotza, desegindako familiak, sufrimendua, izua, gorrotoa, mespretxua, elkar hartu/ulertu ezina, errezeloa, mesfidan-tza eta abar ikusten ditut, ez besterik... edozein tokitatik begira gaudela, ekarpen latza, herriarengandik sortu omen zen eta herri honi bizkarra emanda bizi izan den edozeinentzat!

Ez, ez dut gaurkoan zer ospaturik! Inoiz ez zuelako gertaturikoa jazo behar! Eta ez dut ulertzen ETAk emaniko urratsa ekarpen gisa azpimarratzen dutenen kontu hori... desberdin pentsa-tzen dutenak jazartzen, hiltzen, mehatxatzen uzteari ekarpena deitzea gehiegikeria dela uste dudalako. ETAk aspaldi desagertu behar behar baitzuen... areago, ez baitzuen inoiz existitu behar!

Orain, fanatismoak hamarkadetan zartatu dituen kristalak batzea, ispilua berrosatzen saiatzea eta, partekaturiko baloreen gainean, habe berriak eraikitzea dagokigu, daitekeenaren zimentarri. Ezin dugu historia aldatu, desitxuratu, lausotu... baina, etorkizuna bestelakoa izateko, ahaleginak egitea guri dagokigu. Gaurko belaunaldiek gogoratu behar dute gertatu dena, memoriarik ez duenak hanka-sar-tze berberak egiteko aukera guztiak barruratzen dituelako. Denon zeregina da, eginkizun daukagun lanaren bidez, datozen belaunaldiei bestelako gizartea eskuratzea, desberdintasun oro errespetatuko dituen gizarte berria, ortzi-mugari bisaia ederrarekin begiratzeko gai den gizataldea.

Egongo dira iraganean aingura jarri gurean ari direnak, gauzek lehengoan daudela lau haizeetara barreiatzen saiatuko direnak, irabazleen eta galtzaileen eskeman eroso mugituko direnak. Nik, ordea, denok galdu dugula azpimarratuko dut, dezakedan guztietan: bizitza galdu dutenak, bakea ezagutu gabe joan direnak, gizatasunaren alderik ilunenean murgildu direnak, behinola ETAri hauspoa eta aterpea eman eta orain harekin zer ikusirik ez dutelakoan ari direnak, ziegetan bizitza ezerezturik ikusi dutenak... horiek denak eta gehiago!

Bakea nahi genuen... eta bakean bizitzea merezi genuen! Iragana ahaztu gabe, gehien sufritu dutenei bizkarra erakutsi gabe, orain, zauri sakonak osatzen ahalegintzeko garaia iritsia da. Saia gaitezen bizikidetza ereiten, espaloiaren beste aldean egon direnengana hurreratzen, sakabanaturik dauden presoak haien senitartekoen magalera hurbiltzen... bai, saia gaitezen behingoagatik, bestelako etorkizuna eraikitzen. Jainkoarren!

etiquetas: eta, erramun osa

Más sobre Política

ir a Política »